123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

302/2006 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Aseguruetako primen gaineko zergaren hileko aitorpen-likidaziorako 430 eredua onesten duena eta Interneten telematika bidez aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dituena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 45. artikuluari jarraikiz, administrazio publikoek ahaleginak egin behar dituzte beren jardueren eta eskumenen esparruan teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzeko.

Otsailaren 16ko 263/1996 Errege Dekretuak, teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duenak, aipatu artikulua garatzen du, teknika horiek erabiltzeko berme, betebehar eta baldintzak finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 44.1 artikuluak dio administrazio espedienteak tramitatzean baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabili behar direla lagungarri gisa, betiere bermeak errespetatuz eta antolamendu juridikoak kasu bakoitzerako aurreikusten dituen baldintzak betez.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan zergen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak ugaritu eta hobetzen ditu. Horrela, alde batetik, zergapekoek errazago bete ahal izango dituzte zerga betebeharrak (bai materialak bai formalak), eta bestetik errespetatu egingo dira haien eskubide eta bermeak; azkenik, zergen aplikazioan Administrazioaren eraginkortasuna areagotu egingon da.

Abenduaren 30eko 13/1996 Legeak, Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte arlokoei buruzkoak, Aseguruetako primen gaineko beste zerga bat ezartzen du, zeharbidezko tributua dena eta aseguru eta kapitalizazio eragiketak zergapetzen dituena.

Aipatu legeko 12. artikuluak xedatzen du subjektu pasiboak beharturik daudela hilabetero xerga honen aitorpena aurkeztera, dagokien xerga zorra zehaztuz eta diru-sarrera eginez.

Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko indarreko Hitzarmen Ekonomikoko 37. artikuluak xedatzen du zein kasutan dagokion Nafarroari aseguruetako primen gaineko zergak ordainaraztea. Halaber, adierazten du Nafarroak zerga ordainarazteko Estatuak unean-unean ezartzen dituen funtsezko arau eta arau formal berak ibiliko dituela. Azkenik ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioak aitorpen eta diru-sarrerako ereduak onetsi ahalko dituela eta likidazioaldi bakoitzerako ordaintzeko epeak adieraziko dituztela, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetik sobera bereiziko ez direnak.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari foru agindu bidez erregula dezan zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkeztu ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. "Aseguruetako primen gaineko zerga. Hileko aitorpen-likidazioa" 430 eredua onestea.

430 eredua "Aseguruetako primen gaineko zerga. Hileko aitorpen-likidazioa" onesten da, nahitaez aurkeztu beharko dena telematika bidez, Internet erabiliz, foru agindu honen laugarren artikuluan ezarritako baldintza orokorrei segituz.

2. artikulua. 430 eredua aurkeztera behartuak.

Hauek daude behartuta 430 eredua aurkeztera: aseguru-etxeak zerga honen kargapeko eragiketak egiten dituztenean eta, zergadunaren ordezkotzat, zerbitzuak aske emateko araubideari loturik Espainian diharduten Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batean helbidea duten aseguru entitateetako zerga ordezkariak, betiere jasanarazitako kuoten ordainarazpena Nafarroako Foru Komunitateari badagokio, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoko 37. artikuluan xedaturikoarekin bat.

3. artikulua. Aurkezteko eta diru-sarrera egiteko epeak.

Aitorpen-likidazioaren aurkezpena eta diru-sarrera dagokion hilabeteko likidazio-aldia bukatu eta hurrengo hilabeteko hogei egun naturaleko epean egingo da, uztaileko likidazio-aldiari dagokiona izan ezik, abuztuan eta iraileko lehen hogei naturaleko epean aurkeztuko baita.

4. artikulua. 430 ereduari dagozkion aitorpen-likidazioen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

1. 430 ereduari dagozkion aitorpen-likidazioen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz egingo da:

1. Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki behar du (IFZ).

2. Aitortzaileak 2CA motako erabiltzaile ziurtagiri bat izan behar du, Diru eta Tinbre Fabrika Nazionala-Diruaren Errege Etxeak emana eta bere nabigatzailean zuzenean instalatua nahiz txartel adimenduneko gailu kriptografiko batean.

3. Aurkezlea hirugarren pertsonen izenean aitorpenak aurkezteko pertsona edo entitate baimendua baldin bada, Diru eta Tinbre Fabrika Nazionala-Diruaren Errege Etxeak emandako 2CA motako erabiltzaile ziurtagiria izan beharko du eskura bere nabigatzailean.

4. 430 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa egiteko, aitortzaileak edo, hala beharrez gero, ordezko baimenduak, ordenagailuaren pantailan agertzen den galdetegia erabili beharko du, zerga datuak bertan jarriz. Hala badagokio, aitorpen-likidazioarekin batera, uztailaren 17ko 25/2006 Legeko bosgarren artikuluak aipatzen dituen hobaria emandako kuoten erregularizazioari buruzko informazio osagarria adieraziko da.

5. Aitortzaileek kontuan hartuko dituzte aurkezpena egiteko behar diren arau teknikoak, foru agindu honetako II. eranskinean ageri direnak.

2. Bide telematikoz igortzen den aitorpenean akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emango dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.

5. artikulua. 430 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.

1. Nafarroako Zerga Ogasunak aitortzaileen esku du interneteko zerbitzari bat. Bertan atzeman ahal da 430 ereduaren aurkezpen telematikoarekiko lotura. Zerbitzua erabili ahal izateko, aitortzaileak Nafarroako Atariaren webgunearekin konektatu beharko du eta egin beharreko aitorpen eredua hautatu.

2. Prozedura hau lehen aldiz erabiltzean, erabiltzaileak segurtasuneko ziurtagiri bat jaitsi beharko du, horrek adieraziko baitio zerbitzari seguru batekin ari dela lanean.

Ziurtagiri horrek erabiltzailea aplikazioan sartzen den unetik identifikatzen du zerbitzaria, eta erabiliko diren datuen pribatutasuna mantentzen.

3. Ondoren, erabiltzaileak aitorpenaren aurkezpenarako aukera izango du eskura.

Datu ekonomikoak jartzeko inprimakia eskuratu baino lehen, aurkeztu behar den aitorpen mota adierazi behar da.

Ondoko datu hauek eskatzen dira:

Eredua: aitorpena zein ereduri dagokion esan beharko da.

Aldia eta urtea: aurkeztu behar den aitorpena zein epealdiri (urtea, hiruhilekoa edo hilabetekoa) eta urteari dagokien adieraziko da.

Mota: (arrunta/ordezkoa). Aitorpena lehen aldiz aurkezten denean arrunta dela jarriko da.

Ordezkoa dela jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi, epealdi eta eredu bereko aurreko aitorpen bat osorik baliogabetu eta ordeztea, telematika bidez.

Aurkezpena: aitorpena norberaren izenean edo beste norbaiten ordezkari gisa aurkezten den beharko da adierazi.

Hizkuntza (gaztelania/euskara).

Aurreko datuak adierazitakoan, hurrengo inprimakira joko du aitortzaileak. Erabiltzaileak zein epealdiz egin nahi duen aitorpena, hari dagokion informazio ekonomikoa jasotzen du inprimaki horrek. Hala balegokio, foru agindu honetako 4.1 artikuluko 4. baldintzak aipatzen duen informazio osagarria sartuko da, galdetegian bertan horretarako egokitzen diren eremuetan sartuz, edo bestela foru agindu honetan ezarritako erregistroen diseinura egokitu beharko den fitxategia erantsiz. Datuak Internet bidez bidaliko dira Nafarroako Gobernuaren zerbitzarira, ondoren haien tratamendua egin dadin.

Aitorpena bidali aurretik egiaztapenak egin ahalko dira.

4. Gero, aitorpena bidaliko du. Horretarako, Diru eta Tinbre Fabrika Nazionala-Diruaren Errege-Etxeak eman eta nabigatzailean jarritako 2CA motako erabiltzailearen ziurtagiria aukeratzean sortutako izenpe digitala erabiliko du. Aitorpena onartzen bada, Nafarroako Zerga Ogasunak inprimakia itzuliko dio, elektronika bidez egiaztatua, aurkeztu den eguna eta ordua adierazita.

Aurkezpena onartzen ez bada, atzemandako akatsak azalduko dira pantailan. Kasu horretan, akatsak sarrerako inprimakian zuzendu eta aitorpena berriz bidaliko da.

Aitortzaileak inprimatu eta gorde egingo du aitorpen onartu eta egiaztatua, kode elektronikoarekin batera. Aitorpen hori izango da aurkeztu izanaren frogagiria.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Nafarroako Zerga Ogasunean 480 eredua, Aseguruetako Sarien gaineko Zergari dagokion urteko aitorpen-laburpena, aurkeztera beharturik dauden guztiek, nahitaez egin beharko dute telematika bidez, Internet erabiliz, ekainaren 14ko 187/2006 Foru Aginduan ezarritako prozedurarekin bat eta baldintza orokorrei jarraikiz.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko irailaren 27an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

I. ERANSKINA

430 ereduko informazio osagarriaren fitxategietako erregistroen diseinuak

Eredua: 430 Aseguru primen gaineko zerga. Hilabeteko aitorpen- likidazioa.

IDAZG. IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

1-3 Alfazenb. Aurkezteko eredua.

'430' konstantea.

4-7 Zenbakizkoa Ekitaldia.

Aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zenbakiak.

8-10 Zenbakizkoa Aldia.

Aitorpenari dagokion hilabetea.

8-8 Hiruhilekoa: 1, 2, 3 edo 4.

9-10 Hilabetea.

Balioak: 01, 02, ..., 12.

Adibidez: 101, 102, 103, 204, ....412).

11-19 Alfazenb. Aitortzailearen IFZ.

Eremu hau eskuinetara egokiturik egongo da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izango da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

20-28 Alfazenb. Aseguru-hartzailearen IFZ.

Eremu hau eskuinetara egokiturik egongo da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izango da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

29-34 Alfabetikoa Hartzailearen IFZren gainerakoa.

Soilik atzerriko IFZetarako. IFZak 9 karaktere baino gehiago dituenean, lehenbiziko bederatziak 11-19 idazguneetan jarriko dira eta gainerakoak eremu honetan ezkerrean doituak eta eskuinaldean zuriuneak dituztelarik. Beste edozein kasutan zuriak idatziko dira.

35-84 Alfabetikoa Aseguru-hartzailearen deiturak eta izena.

Pertsona fisikoa bada, honela paratuko da: lehenengo abizena, zuriune bat, bigarren abizena, zuriune bat eta izena osorik, nahitaez ordena honetan.

Pertsona juridikoentzat, sozietate izen osoa jasoko da, anagramarik gabe.

85-139 Alfazenb. Aseguru-hartzailearen helbide fiskala.

Eremu hau honela banatzen da:

85-86 Bide publikoaren siglak.

87-106 Bide publikoaren izena.

107-111 Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (hamartarrik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

112-113 Eskailera.

114-115 Solairua:

116-117 Atea.

118-122 Posta kodea.

Zenbakizko eremua, 5 idazgunekoa.

123-134 Inputatuaren udalerria.

Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira artikulurik eta preposiziorik gabe.

135-136 Probintziaren kodea.

Orokorrean probintziaren kodeari dagozkion bi zenbakiak idatziko dira. Atzerrian bizi direnendako 98 idatziko da.

137-139 Herrialdearen kodea.

Atzerrian bizi direnendako soilik idatziko da. Ikus herrialdeen eranskina. (zenbakizko kodea, eskuinaldean doitua, eta zeroz osatua ezkerraldetik).

140-159 Alfazenb. Ordainagiri-zenbakia.

160-167 Zenbakizkoa Ondorioetarako data.

AAAAMMDD formatuarekin.

168-183 Zenbakizkoa Aseguru primen gaineko zerga-oinarriaren zenbatekoa

Eremu hau honela banatzen da:

168 Zeinua: Alfabetikoa. Balio baten zeinua. Zuriz positiboa bada eta "N" bat negatiboa bada.

169-183 Zenbatekoa: 15 posizioko eremu zenbakizkoa. Jarri beharko da zeinurik gabe eta hamarrenik gabe eskuinean doitua, zenbatekoa euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, kopuruak hamarrenik gabekoak izango dira beti.

184-199 Zenbakizkoa Diru-sarrera egindako zergaren kuotaren zenbatekoa

Eremu hau honela banatzen da:

184 Zeinua: Alfabetikoa. Balio baten zeinua. Zuriz positiboa bada eta "N" bat negatiboa bada.

185-199 Zenbatekoa: 15 posizioko eremu zenbakizkoa. Jarri beharko da zeinurik gabe eta hamarrenik gabe eskuinean doitua, zenbatekoa euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, kopuruak hamarrenik gabekoak izango dira beti.

200-215 Zenbakizkoa Kuotaren zenbatekoa hobaria kendu eta gero.

Eremu hau honela banatzen da:

200 Zeinua: Alfabetikoa. Balio baten zeinua. Zuriz positiboa bada eta "N" bat negatiboa bada.

201-215 Zenbatekoa: 15 posizioko eremu zenbakizkoa. Jarri beharko da zeinurik gabe eta hamarrenik gabe eskuinean doitua, zenbatekoa euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, kopuruak hamarrenik gabekoak izango dira beti.

216-231 Zenbakizkoa Hobaria (105 laukitxoa-106 laukitxoa)

Eremu hau honela banatzen da:

216 Zeinua: Alfabetikoa. Balio baten zeinua. Zuriz positiboa bada eta "N" bat negatiboa bada.

217-231 Zenbatekoa: 15 posizioko eremu zenbakizkoa. Jarri beharko da zeinurik gabe eta hamarrenik gabe eskuinean doitua, zenbatekoa euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, kopuruak hamarrenik gabekoak izango dira beti.

232-247 Zenbakizkoa 25/2006 legearen arabera, hartzailearengan behar bezala eragiten duen autolikidazioa egiten den hilabeteko hobariak. Zenbatekoa guztira.

Eremu hau honela banatzen da:

232 Zeinua: Alfabetikoa. Balio baten zeinua. Zuriz positiboa bada eta "N" bat negatiboa bada.

233-247 Zenbatekoa: 15 posizioko eremu zenbakizkoa. Jarri beharko da zeinurik gabe eta hamarrenik gabe eskuinean doitua, zenbatekoa euro zentimotan jasoko da. Hortaz, kopuruak hamarrenik gabekoak izango dira beti.

248-250 Alfabetikoa Zuriz betetzekoa.

(*) Eremu zenbakizko guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

(*) Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

ERANSKINA

Herrialdeak

Herrialdearen kodea

01: Alemania

02: Austria

03: Belgika

04: Danimarka

05: Finlandia

06: Frantzia

07: Grezia

08: Erresuma Batua

09: Holanda

10: Italia

11: Eire

12: Luxenburgo

13: Portugal

14: Suedia

15: Islandia

16: Norvegia

17: Liechtenstein

18: Txipre

19: Eslovakia

20: Eslovenia

21: Estonia

22: Hungaria

23: Letonia

24: Lituania

25: Malta

26: Polonia

27: Txekiar Errepublika

II. ERANSKINA

Tributu aitorpenak telematika bidez aurkezteko arau teknikoak

Aitorpena aurkezteko modalitate hau erabiltzen duten aitortzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

1. Aurkezlearen ekipo informatikoak honako hau izan beharko du instalatua:

_Prozesadorea: Pentium II edo hortik gorakoa.

_RAM Memoria: 64 MB; ahal bada 256 MB.

_Bete gabeko tartea disko gogorrean: 20 MB.

_CD-ROM unitatea.

_800 x 600eko bereizmena edo handiagoa duen monitorea.

_Sistema eragilea: Windows 98, Me, NT 4.0 SP6 duena, 2000 edo XP.

_Softwarea: Microsoft Internet Explorer 5.5 edo berriagoa.

_Interneteko sarbidea.

2. Igorpen prozesuan honako prozesu hau abiaraziko da, urratsez urrats aurrera egiteko modukoa, baldin eta igorlearen ekipoak lehenago deskribatutako baldintzak betetzen baditu eta nabigatzailearen konfigurazioak javascript, javaren applet-ak eta cookie-ak exekutatzen uzten badu, eta, gainera, eskatzen ahal diren baimenak ematen badira:

erabiltzailearen eta zerbitzariaren ziurtagiriak erabiliz, bi muturretan "SSL-V3" protokoloaren estandarrei jarraituz konektatzen diren ekipoak kautotzea, aitorpenaren aurkezlearen eta hartzailearen (Nafarroako Zerga Ogasuna) ekipoak, alegia.

Iragarkiaren kodea: F0615673