123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

276/2006 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez ingurumeneko ukipenetarako baimena ematen zaio Agropecuaria Granada, S.L. enpresak sustatutako proiektu honi: Corellako La Dehesilla finkan "11. poligonoko 80. lurzatian ureztaketarako ur baltsa bat egitea".

Espedientea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak 2006ko martxoaren 17an emandako 0099 Ebazpenaren xede izan zen, eta haren bidez ingurumeneko ukipenetarako baimena eman zen. Haren ondoren, sustatzaileak erabaki du kokalekua 11. poligonoko 80. lurzatira aldatzea, eta, 2006ko ekainaren 13an, goian aipatutako espedientearen ingurumeneko ukipenetarako beste baimen bat eskatu da Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan. Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko K) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko ukipenetarako baimena behar du.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ingurumeneko ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpena emanen duela, arrazoituta.

4/2005 Foru Lege horren 25.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumeneko ukipenetarako baimena ematea Agropecuaria Granada, S.L. enpresak sustatutako proiektu honi: Corellako La Dehesilla finkan "11. poligonoko 80. lurzatian ureztaketarako ur baltsa bat egitea".

_Baltsa paisaian hobekin integratzeko, belarkiak ereinen dira bal- tsaren kanpoaldeko ezponda guztietan. Horretarako, azaleko geruza (landare lurra) erreserbatuko da lehenik, eta gero kanpoaldeko ezpondetan zabalduko da. Ezponden malda ez da 1'5H:1V baino handiagoa izanen sekzio bakar batean ere, horrela egonkortasuna lortzeko.

_Baltsak gutxienez ere 5 metroko tartea izanen du kanpoaldeko ezpondaren oinarriaren eta inguruan dauden erretenen artean.

_Baltsa berria "Interes Kulturaleko Ondasun Higiezinen Inguru" batetik hurbil dagoenez, sustatzaileak beste txosten arkeologiko bat eskatu beharko dio, obrak hasi aurretik, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari (Kultura eta Turismo Departamentua), indusketa horrek arkeologiaren arloan behar dituen irizpideak eta jarraipena zehazteko.

_11. poligonoko 9. lurzatian, baltsaren mugan, "Corellako arteak" (MN-4) izeneko Monumentu Naturala osatzen duten hiru zuhaitz daude, eta 2006ko martxoaren 17ko 0099 Ebazpenean aipatu dira. Lurzoruaren analisiko datuek erakusten dute gazitasuna dagoela, zundaketan arina eta arteen azpian handia; hori hala izanik, inguruko lurzatietan ureztaketa gehiago eginez gero edo tarteko terrazak ureztaketarako jarriz gero handitu eginen litzateke gazitasuna, eta horrek arriskuan jarriko luke zuhaitz horien biziraupena. Horregatik, ez da gehiegi ureztatu behar hiru zuhaitzen ingurua, lur hori istildu ez dadin.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Corellako Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko irailaren 25ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0615505