123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

275/2006 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, barazkiak erabili eta izozteko industriarako proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik egin beharrik ez dagoela erabakitzen duena. Alimentos y Derivados de Navarra, S.A. enpresak sustatu du Fustiñanako udalerrian.

2006ko irailaren 1ean, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu zen idazpuruan azaldutako espedienteko jarduera sailkatuaren eskaera, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. Foru lege horren 3.D eranskinean azaltzen diren irizpideak aplikatuta, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak adierazi du ez dela behar Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluaziorik tramitatzea.

Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokapena eta izan dezakeen eragina 3.D eranskinean ezarritakoari jarraikiz azterturik eta espedientean agertzen diren txostenak ikusirik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27an emandako 537/2005 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Barazkiak erabili eta izozteko industriarako proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik egin beharrik ez dago. Alimentos y Derivados de Navarra, S.A. enpresak sustatu du Fustiñanako udalerrian. Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 4.A eranskineko B.1 puntuan ageri da. Lege horretako 3.D eranskineko irizpideak erabili dira. Espedienteak jarduera sailkatuen udal lizentzia lortzeko tramitazioa egin beharko du. Horretarako, aurretik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ingurumenaren arloko txostena eman beharko du.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, IBaimen Bulegoari, Fustiñanako Udalari eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko irailaren 25ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0615506