I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
2298/2006 EBAZPENA, irailaren 27koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, 381/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzeko agintzen duena. María Villar Ochoa Plaza, María Pilar Anastasia Martínez Fernández, Clara Acacia Martínez Rodrigo, Jesús María Jiménez Lázaro, Miguel Angel Galilea Ocasar, Natalia Pérez Arizala, Pablo Llorente Zapatería, Julián Jesús Jiménez Gomara eta Jesús María Tomás Jiménez jaun-andreek aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak 2006ko martxoaren 13an hartu Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 12an eman 512/05 Foru Aginduaren aurka aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa. Agindu horren bidez energia elektrikoa sortzeko jarduerarako ingurumen arloko baimen osatua eman zen Castejonen, 800 MW-ko ziklo konbinatuko zentral termiko baterako.
Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariak, 2006ko irailaren 5eko izkribuaren bidez, aditzera ematen du 381/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela. María Villar Ochoa Plaza, María Pilar Anastasia Martínez Fernández, Clara Acacia Martínez Rodrigo, Jesús María Jiménez Lázaro, Miguel Angel Galilea Ocasar, Natalia Pérez Arizala, Pablo Llorente Zapatería, Julián Jesús Jiménez Gomara eta Jesús María Tomás Jiménez jaun-andreek aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak 2006ko martxoaren 13an hartu Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 12an eman 512/05 Foru Aginduaren aurka aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa. Agindu horren bidez energia elektrikoa sortzeko jarduerarako ingurumen arloko baimen osatua eman zen Castejonen, 800 MW-ko ziklo konbinatuko zentral termiko baterako. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 48. artikuluko 1., 3.. eta 4. idatz-zatietan xedaturikoarekin bat, lehendakariak eskatu du espediente hori Nafarroako Auzitegi Nagusira igor dadila.
Halaber, Sala horrek administrazio honi eskatu dio agertzeko epeak ezar ditzala, 29/1998 Legeko 49. artikuluko 1., 2. eta 4. idatz-zatietan xedatu bezala.
Horrenbestez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 48. eta 49. artikuluetan xedaturikoaren arabera eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 381/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala igortzea. María Villar Ochoa Plaza, María Pilar Anastasia Martínez Fernández, Clara Acacia Martínez Rodrigo, Jesús María Jiménez Lázaro, Miguel Angel Galilea Ocasar, Natalia Pérez Arizala, Pablo Llorente Zapatería, Julián Jesús Jiménez Gomara eta Jesús María Tomás Jiménez jaun-andreek aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak 2006ko martxoaren 13an hartu Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 12an eman 512/05 Foru Aginduaren aurka aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa. Agindu horren bidez energia elektrikoa sortzeko jarduerarako ingurumen arloko baimen osatua eman zen Castejonen, 800 MW-ko ziklo konbinatuko zentral termiko baterako.
2. Interesatuei dei egitea, autoetan agertu nahi izanez gero, halaxe egin dezaten ebazpen hau argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari eta Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko irailaren 27an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.
Iragarkiaren kodea: F0615622