I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
282/2006 EBAZPENA, irailaren 25eko, Gizarte Ongizateko zuzendari nagusiak emana, Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusian aritzeko unibertsitateko tituludunendako hiru prestakuntza bekatarako deialdia bukatutzat ematen duena.
Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak, maiatzaren 23ko 1063/2006 Foru Aginduaren bidez, Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusian aritzeko unibertsitateko tituludunendako (Soziologiako eta Komunikazioko lizentziadunendako eta Gizarte Laneko diplomadunendako) hiru prestakuntza bekatarako deialdia egin zuen.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Komunikazioko lizentziadunendako bekaren deialdia eman gabe gelditu da, ez baita bat ere hartu.
Ikusirik organo instruktorearen txostenak, Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusian aritzeko unibertsitateko tituludunendako hiru prestakuntza bekatarako deialdiko zazpigarren arauan aipatzen direnak, 2006ko irailaren 7koa eta irailaren 11koa, 38/2006 espediente zenbakia daukatenak, foru agindu haren eranskineko zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren arauetan xedaturikoarekin bat, merezimenduak baloraturik, lehentasun hurrenkera hau sortu da:
Soziologiako lizentziadunendako beka:
SARASATE GARCIA, JOSE
DELGADO LORENZANA, BEATRIZ
GORRI IZURRIAGA, SANTIAGO
BEORLEGUI NICUESA, BEGOÑA
REGALADO ROSINO, LAURA
LIZARBE BRAVO, MERCEDES
CABRERIZO ERLANZ, FRANCISCO JAVIER
ESPARZA GARAYOA, EDURNE
HERREROS RODRIGUEZ, JULIA
DIAZ DE ILARRAZA ETAYO, ANA ISABEL
Gizarte Laneko diplomadunendako beka:
ALEGRIA GARDE, MONICA
SANZ PEREZ, BELEN
SOLA GUINDANO, LAURA
ZUNZARREN PEREZ, CRISTINA
Halaber, Laura Laquidain Azpiroz andreak Soziologiako lizentziadunendako eta Peña Pérez Salcedo, Betsabe Azcona Goñi eta Itziar Torres Erice andreek Gizarte Laneko diplomadunendako aurkezturiko eskabideak ez onartzea erabaki du, deialdiaren eranskineko 6. arauko e) puntuan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeagatik.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Izangaien lehentasun hurrenkera, organo instruktoreak proposatua, onestea.
2. Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusian aritzeko unibertsitateko tituludunendako hiru prestakuntza bekatarako deialdiaren babesean, "Beketarako, ikerketa proiektuetarako eta argitalpenetarako transferentziak" izeneko 910001-91100-4809-231000 kontusailetik, beka hauek ematea, bertan ezartzen den gastuaren arabera:
José Sarasate García jaunari, 72698371V IFZ daukanari, Soziologiako lizentziadunendako bekarako puntu gehien lortu dituen eskatzailea baita, 2006ko urriaren 1etik 2007ko irailaren 30era bitarte, bederatzi mila zazpiehun eta laurogei (9.780) euro. Horietarik bi mila laurehun eta berrogeita bost (2.445) euro 2006ko aurrekontutik izanen dira eta zazpimila hirurehun eta hogeita hamabost (7.335) euro 2007ko aurrekontutik.
Mónica Alegría Garde andreari, 78.747.969V IFZ daukanari, Gizarte Laneko bekadunendako bekarako puntu gehien lortu dituen eskatzailea baita, 2006ko urriaren 1etik 2007ko irailaren 30era bitarte, bederatzi mila zazpiehun eta laurogei (9.780) euro. Horietarik bi mila laurehun eta berrogeita bost (2.445) euro 2006ko aurrekontutik izanen dira eta zazpimila hirurehun eta hogeita hamabost (7.335) euro 2007ko aurrekontutik.
3. Beste eskabideak ezestea.
4. Laura Laquidain Azpiroz andreak Soziologiako lizentziadunendako eta Peña Pérez Salcedo, Betsabe Azcona Goñi eta Itziar Torres Erice andreek Gizarte Laneko diplomadunendako aurkezturiko eskabideak ez onartzea, deialdiaren eranskineko 6. arauko e) puntuan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeagatik.
5. Komunikazioko lizentziadunendako deialdia eman gabe uztea, ez baita eskabide bat hartu horretarako epean.
6. Ebazpen hau eta lehentasun hurrenkera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Pagatzeko modua eta horretarako betebeharrak deialdiaren eranskineko 4. arauan ezarririk daude.
8. Ebazpen hau Plangintza, Kalitatearen Ebaluazio eta Ikuskapen Zerbitzuari, Kontabilitate Zentroari eta interesatuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da bide administratiboa ez duela agortzen eta haren kontra bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2006ko irailaren 25ean._Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusia, José Carlos Esparza Sáez.
Iragarkiaren kodea: F0615682