123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

323/2006 FORU AGINDUA, irailaren 28koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak emana, "2006an, Nafarroako liburutegi publikoetan, irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak" izeneko deialdiko arauak onetsi eta 44.000 euroko gastua baimentzen duena, betiere 2007rako gastu aurrekontuetan behar adina diru bada.

Liburutegi Zerbitzuak txosten bat egin du "2007an, Nafarroako liburutegi publikoetan, irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak" izeneko deialdiko arauen onespena proposatzeko. Haren xedea da jarduera zehatzak, originalak, era askotakoak eta iraunkorrak sendotzea, herritarrei kulturaz eta informazioaz hornitzeko erraztasunak emateko, Foru Komunitateko liburutegi publikoen bidez.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "2007an, Nafarroako liburutegi publikoetan, irakurketa eta Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak" izeneko deialdiko arauak onestea.

2. Dirulaguntza horietarako, gehienez 44.000 euroko gastua baimentzea, betiere 2007ako gastuen aurrekontuan behar adina diru baldin badago. Gastua 2006ko "Irakurketa sustatzeko laguntzak" izeneko A21001 A2420 4609 2332202 kontusailetik finantzatuko da. 2007rako gastu aurrekontuetan behar adina diru bada diru kopurua handitzen ahalko da, azken zenbatekoa deialdian aurkezturiko eskabideak baloratu baino lehen argitaratzen bada.

3. Arauak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2006ko irailaren 28an._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

ARAUAK

"2007an, Nafarroako liburutegi publikoetan, irakurketa eta Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak" izeneko deialdiko arauak

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, Nafarroako liburutegi publikoetan irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera (IKT) sustatzeko jarduera sistematikoen antolaketa bultzatzeari begira, deialdi hau egin du, 44.000 euroko hasierako aurrekontuarekin, eta arau hauei jarraikiz:

1._Xedea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea, 2007an, liburutegi publikoetan irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko jarduerak egiteko. Udalek, liburuzainekin batera antolatuko dituzte, eta, kasua bada, gizarte eta kultur arloko dinamizatzaile arduradunarekin.

Horren bidez, liburutegi publikoen helburua sendotu nahi da, herritarrei kulturaz eta informazioaz hornitzeko erraztasunak emateko, haien adina, jatorria, bizilekua edo prestakuntza kontuan hartu gabe.

Horretarako, Nafarroako Gobernuaren eta toki entitateen jarduerak, giza baliabideak eta materialak koordinatzea proposatu da, izan ere, haiek dira Foru Komunitateko liburutegi publiko irekien arduradunak eta finantzatzaileak.

Hori guztia dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraikiz.

2._Dirulaguntzaren xede diren gastuak.

Dirulaguntza jasotzen ahalko da irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeagatik, betiere, liburutegi publikoen titularrak diren toki entitateek 2007an sustatzen badituzte.

Honako jarduera hauek antolatzen ahalko dira:

_Igerilekuetako liburutegi-jarduerak (langilearen gastuak kontuan hartu gabe).

_Irakurketa taldeak (liburuen erosketa kontuan hartu gabe).

_Liburuen eta irakurketaren gaineko lehiaketak.

_Ipuin-kontalariak

_Irakurtzera bultzatzeko ikastaroak.

_Solasaldiak egileekin.

_Liburuen, ikus-entzunezkoen eta ilustrazioen erakusketak.

_Irakurketari eta liburu berriei buruzko gidak.

_Literatur irakurtaldiak.

_Idazketa-lantegiak.

_Erabiltzaileei IKTak erabiltzen irakasteko lantegiak.

_Antzezlanak; irakurketa eta IKTak sustatzeko obrak erabilita.

_Deialdi honen xedearekin bat datorren beste edozein jarduera.

3._Aurrekontua.

Dirulaguntzen deialdi honen gehieneko zenbatekoa 44.000 eurokoa da, betiere 2007rako aurrekontuetan kreditu egokia eta nahikoa baldin bada.

2007rako gastu aurrekontuetan behar adina diru bada diru kopurua handitzen ahalko da, azken zenbatekoa deialdian aurkezturiko eskabideak baloratu baino lehen argitaratzen bada.

4._Onuradunak.

Liburutegi publiko baten titular diren Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak aurkezten ahalko dira deialdi honetan, dirulaguntza ematean, liburutegi hori Nafarroako Gobernuarekiko hitzarmenaren bidez kudeatzen bada.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e) artikuluan aipatzen den kasuan daduden entitateak ezin izanen dira aurkeztu.

5._Bateragarritasuna.

5.1. Dirulaguntza hauek bateragarriak izanen dira irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko helburuarekin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek edo beste edozein entitate publiko edo pribatuk, nazional zein nazioartekok, ematen dituzten laguntzekin.

5.2. Hala ere, beste entitate batzuetatik ere dirulaguntzarik edo laguntzarik hartuz gero, emaniko laguntza aldatuko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagunduriko lanen kostua gainditzen badu.

6._Eskabideak eta agiriak.

6.1. Dirulaguntza eskaerak aurkeztu beharko dira,Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzuko zuzendariari igorririk, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko erregistro orokorrean (Iruñeko Navarrería kaleko 39an, 31001 posta kodean), edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren tokietako edozeinetan. Bertan deialdi honen izena adieraziko da.

Posta ziurtagiaren bidez igorriz gero, 848426457ra fax bat igorriz jakinarazi beharko da kasuan kasuko postetxean aurkeztu direla agiriak, epearen barruan igorri direla frogatzen duen agiria erantsiz.

6.2. Eskabideei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:

a) Liburutegi publikoetan irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko jardueren programazioa, 1. eranskineko eskabide ereduari jarraikiz.

b) Eskatzaileak bere eskaera hobeki arrazoitzeko interesgarritzat jotzen dituen agiriak, hamargarren arauan aipatzen diren balorazio irizpideei dagokienez.

6.3. Eskaerak behar diren betebeharrak betetzen ez baditu, interesatuari eskatuko zaio hamar eguneko epearen barrenean zuzen dezala eta adieraziko zaio, bestela, eskaerari uko egin diola eta espedientea beste izapidaketarik gabe artxibatuko da.

7._Epea.

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8._Dirulaguntzaren ezaugarriak eta portzentajea.

8.1. 2007an toki entitate arduradunek antolatu eta liburutegi publikoetan egiten diren jarduerek jasoko dute dirulaguntza.

8.2. Dirulaguntzen gehineko portzentajeak liburutegien zerbitzuaren hedapena eta esparruaren araberakoak izanen dira, 2. eranskineko sailkapenari jarraikiz:

_Hirietako liburutegiak (2. eranskineko 1. atala): urteko programazio aurrekontuaren %40 bitarte.

_Eskualdeko liburutegiak (2. eranskineko 2. atala): urteko programazio aurrekontuaren %50 bitarte.

_Herrietako liburutegiak (3. eranskineko 2. atala): urteko programazio aurrekontuaren %60 bitarte.

_Bestelako liburutegiak (2. eranskineko 4. atala): urteko programazio aurrekontuaren %70 bitarte.

9._Programazioaren jarraipena.

Liburutegi Zerbitzuak, Liburutegi Sarearen Atalaren bidez, aholkularitza zerbitzua emanen du programazioaren prestakuntzan eta, horretaz gain, jarduera nola betetzen den baloratuko du.

10._Emateko prozedura eta irizpideak.

10.1. Prozedura dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18tik 24ra bitarteko artikuluetan aipatutakoa izanen da.

10.2. Artikulu horretan ezarritakoa aplikatzeko, hona hemen deialdi honen lehentasunezko jarraibideak, 10,5 atalean aintzat hartuko direnak:

_Irakurketa eta liburutegi publikoa sustatzeko jarduerak, balizko erabiltzaileen artean prestakuntza eta sormenezko aisialdia bultzatzeko.

_IKTen erabilera hedatu eta sustatzeko jarduerak, haien ezagutza demokratizatu eta liburutegi publikoaren balizko erabiltzaileek eskuztatu ahal izateko.

_Gizartean garrantzia duten urtemuga ea oroit-ekitaldiak sustatzeko jarduerak.

10.3. Eskabideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegien Zerbitzuak izapidatuko ditu.

10.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 20. artikuluak agintzen duenari jarraikiz, eskabideak ebaluatzeko organo kolegiatu bat eratuko da, honela:

Lehendakaria: Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria.

Kideak:

_Liburutegien Sarearen Ataleko burua.

_Liburutegien Sarearen Atalari atxikitako liburutegi arduradun bat.

_Nafarroako Kultura Kontseiluko kide bat.

_Zuzenbideko lizentziadun bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari atxikia, idazkari lanetan ariko dena, hizpidea bai baina botorik gabe.

Organo kolegiatu horrek arlo horretan adituak diren pertsona fisikoen edo entitate pribatuen aholkua eska dezake.

10.5. Organo kolegiatuak, aurkeztutako eskabideak baloratu eta laguntzen zenbatekoa finkatzeko, kontuan hartuko ditu ondoko irizpide objektiboak eta gehieneko puntuazioak:

_Programazioa zehatza, originala, era askotakoa eta urtean zehar luzatzekoa izateagatik: 55 puntu.

_Liburutegi publikoak 2005. eta 2006. urteetan zehar, biztanleko, maileguan emandako dokumentuen kopurua: 30 puntu.

_2006an, liburuak erosteko, udalak eman duen dirulaguntzaren ondoriozko tasa, eurotan eta biztanleko: 15 puntu.

10.6. Organo kolegiatuak onartutako aurrekontuak kontuan harturik, puntuazio altuena lortu duen eskabidea finantzatzeko portzentajea proposatuko du (obraren aurrekontuaren 100eko 65 gainditu gabe betiere), eta gainerako eskabideei dirulaguntza emanen die, haiek lortutako puntuazioaren arabera dagokien zuzeneko portzentajean, eta dirulaguntzen zenbateko osoak horretarako baimendutako aurrekontua gainditu gabe.

10.7. Liburutegi publiko bakoitzeko, urtean, dirulaguntza ez da 2.000 eurotik gorakoa izanen.

10.8. 50 puntu lortzen ez dituzten eskabideei ez zaie dirurik emanen.

11._Ebazpena.

11.1. Ebaluazio Batzordeak eskabide aurkeztuak aztertu eta irizpena emanen du, hilabeteko epean, ebazpena emateko behar diren agiri guztiak hartzen direnetik hasita. Gero, organo instruktoreak bere proposamen arrazoitua Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariari igorriko dio, foru agindu baten bidez ebatz dezan.

11.2. Deialdi honen xede diren dirulaguntzen banaketa jakinarazi ondoren, toki entitateak hamabost eguneko epea izanen du dirulaguntza hori jasotzeko baldintzak onartzen dituela jakinarazteko.

11.3. Onetsitako dirulaguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren webgunean jarriko dira jendaurrean, honako datu hauekin: deialdia, laguntza zein programa eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuradunak, emandako diru-kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

12._Dirulaguntza ordaintzeko modua.

12.1. Laguntzen diru zenbatekoa erdietsitako puntuazioaren arabera paratuko da, deialdi honen 10. arauak xedatzen duen moduan.

12.2. Dirulaguntzari buruzko azaroaren 9ko 11/2006 Foru Legeko 32. artikuluan xedaturikoarekin bat, dirulaguntza osoa batera pagatuko da. Horretarako, gastua frogatzen duten agiriak 2007ko abenduaren 15a baino lehen igorri beharko dira Liburutegien Sarearen Atalera.

12.3. Frogagiriek eginiko jardueren memoria labur bat, jarduera bakoitzeko partaideen kopurua, gutxi gorabehera, eta interesgarritzat jotzen den beste edozein argibide bilduko dituzte. Ezinbestekoa izanen da frogagiriak aurkeztea, Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuari jarraikiz.

12.4. Dirulaguntza Liburutegi Zerbitzuak adostasun txostena eman ondoren pagatuko da, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez.

13._Onuradunaren betebeharrak.

13.1. Kultur Zuzendaritza Nagusiko organo kudeatzaileak eskatzen ahalko du, pagatu baino lehen, dirulaguntza jasoko duen jardueraren egiaztapena egin dadila.

13.2. 12. arauan aipatzen diren dokumentuak aurkeztea ezinbesteko baldintza izanen da ordainketa dirulaguntza osoaren adinakoa izateko.

13.3. Dirulaguntza jasotzen duten jarduerak direla-eta, argitara ematen den publizitatean honako hau aipatuko da: "Laguntzailea: Nafarroako Gobernua".

14._Gorabeherak eta eginbeharrak ez betetzea.

14.1. Dirulaguntza jaso duen programazioa aldatzeko, lehendabizi, Liburutegien Sarearen Atalak aldaketen aldeko txosten idatzi bat aurkeztu beharko du.

14.2. Arau hauetan edo lehenengo arauan aipatzen den arautegian aurreikusiriko eginbeharretakoren bat betetzen ez bada, edo emaniko datuak faltsuak badira, Administrazioak ahalmena izanen du laguntza kentzeko eta, kasua bada, harturiko dirua itzul dadila eskatzeko.

15._Arau-hausteak eta zehapenak.

15.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko IV. titulua hartuko da aintzat. Orobat, dirulaguntza itzuli egin beharko da, Turismo Zuzendaritza Nagusiak hala erabakitzen duenean, hartarako ebazpena emanda, atzematen bada behin eta berriz ez direla betetzen organo kudeatzaileak dirulaguntzaren helburu kulturalak betetzen laguntzeko asmoz emandako jarraibideak.

15.2. Zehapen prozedura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 46. artikuluan aipatutakoa izanen da.

16._Errekurtsoak.

Deialdi honen, arauen eta arauak betearazteko egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzen 2007ko deialdia

_Datu orokorrak.

Toki erakundea

Programazioaren arduraduna

Posta elektronikoa

Telefonoa

Fax zk.

_Proposatutako programazioa

2007. urtean irakurketa eta informazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jardueren programazioa ondoko liburutegi publikoan:

(Zehaztuko da, gutxienez, jarduera mota eta haren edukia, nork eginen duen eta nori zuzenduko zaion. Hori dena azaltzeko, behar den espazio guztia erabiliko da eta, nahi izanez gero, programazioa eskabide eredu honen eranskin gisa aurkeztuko da).

_Laburpen taula

Programazioa ondoko taulan laburtuko da. Nahitaez, egiteko data aipatuko da, bai eta jarduera bakoitzerako aurreikusi den aurrekontua.

...........................(e)ko Liburutegi Publikoa

Irakurketa eta IKT sustatzeko jardueren programazioa 2007rako

ZENBAKIA JARDUERA SARRERA KOSTUA

1

2

3

4

5

6

GUZTIRA

.................(e)n, 2007ko .............aren ..............(e)an.

Alkatea,

Stua: .............................

2. ERANSKINA

Liburutegien sailkapena

1._Hirietako liburutegiak:

Barañain

Burlata

Iruña-Txantrea

Iruña-Milagrosa

Iruña-Sanduzelai

Iruña-Mendillorri

Iruña-San Pedro

Iruña-Yamaguchi

Zizur Nagusia

2._Eskualdeko liburutegiak:

Altsasu

Lizarra

Zangoza

Tafalla

Tutera

3._Herrietako liburutegiak:

Ablitas

Andosilla

Antsoain

Agoitz

Aranguren ibarra

Arguedas

Artaxoa

Aurizberri

Azagra

Baztan

Bera

Beriain.

Berriozar

Buñuel

Cabanillas

Cadreita

Caparroso

Zarrakaztelu

Cascante

Castejón

Cintruénigo

Corella

Cortes

Doneztebe

Eguesibar

Etxarri-Aranatz

Faltzes

Fitero

Funes

Fustiñana

Uharte

Irurtzun

Larraga

Leitza

Lerín

Lesaka

Lodosa

Martzilla

Mendabia

Milagro

Murchante

Noain

Olazti

Erriberri

Iruña-Etxabakoitz

Azkoien

Gares

Ribaforada

San Adrian

Valtierra

Viana

Villafranca

Atarrabia

4._Beste liburutegi batzuk:

Oibar

Allo

Añorbe

Arroitz

Kaseda

Fontellas

Lekunberri

Los Arcos

Irunberri

Mañeru

Mélida

Mendigorria

Miranda-Arga

Monteagudo

Obanos

Oteitza

Erronkari

Sartaguda

Sesma

Urdiain

Ziordia

Iragarkiaren kodea: F0615649