I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
156/2006 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta, ondasunei eta eskubideei dagokienez, ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanarekin batera, jendaurrean paratzen duena, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko. Hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda foru agindu honen eranskinean ageri da.
"NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" izeneko proiektua Nafarroako Errepideen 2002-2009rako II. Plan Zuzentzailean aurreikusiriko jarduketetariko bat da.
Trazadura proiektuko ingurumen eta ur baldintzetara ahalik eta hobekien egokitzeko zehaztu da. Baldintza horiek lurrerauzketa garai samarrak egitera behartzen duen erliebearekin orekatu behar izan dira.
Errepiderako zehaztu den plataforma hiru lerroko galtzada da, bakoitza 3,50 metrokoa, eta 1,5 metroko bazterbideak. Hiru lerro horietariko bi Endarlatsa-Bera noranzkoan izanen dira.
Lotura bat zehaztu da, errepidean sartzeko eta mugimendu guztiak eta itzulbidekoak ahalbidetuko dituena, gaurko errepidetik berrira eta alderantziz.
Proiektuan sarturiko oinarrizko egitura, haren ardatz nagusia dena, N-121-A errepideak Bidasoa ibaia, Endarlatsan, gurutzatzeko bide berezia da.
Zubia kokatu deneko eremuan ingurumena babestu beharrak ezindu zuten egitura aurrefabrikatu bat paratzea.
Balio handiko eremu batean kokaturik dagoenez, zubiak ahalik eta gutxien ukitu behar du ibaia, bai eraikitzen ari denean, bai abian jarri ondoren. Diseinu osoak baldintza horiek betetzea du xede.
Zubia 190 metro luze izanen da eta Bidasoa gaindituko du, ibaian euskarririk eduki gabe, 100 metroko argia izanen duen arku paraboliko baten bidez.
Proiektuaren eranskin gisa, ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana dago, ingurumenaren gaineko eragina adierazteko behar baita. Ingurumenaren aldetiko askitasun txostena badu, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak emana.
Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 39. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, bidezko da jarduketak ingurumenaren gainean duen eraginaren azterlana jendaurrean jartzea.
Orobat, lizitazioa egin aitzin, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.
Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" izeneko proiektuari onespen teknikoa ematea.
2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.
3. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen eranskinean ageri dena, eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunez, ondasunei eta eskubideei dagokienez eta ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan eta Berako eta Lesakako herriko etxeetan.
4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.
5. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Berako eta Lesakako udalei (lurzatien planoen kopia bana bidaliko zaie), behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko urriaren 5ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.
ERANSKINA
Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
BERAKO UDALERRIA
BE-01 UDALAR HERRIL 194,62 1 55 LUR GORRIA
HERRIK ETXEKO PLAZA, 1 (BERA)
BE-02 UDALAR HERRIL 110,04 1 53 IBAI BASOA
HERRIK ETXEKO PLAZA, 1 (BERA)
BE-03 UDALAR HERRIL 387,55 1 1A BAZKAL
HERRIK ETXEKO PLAZA, 1 (BERA)
BE-04 UDALAR HERRIL 18.711 1 1C BAZKAL
HERRIK ETXEKO PLAZA, 1 (BERA)
BE-05 ELGORR ELGORR BENITA 216,32 1 42B ERAIKI
FORUEN PLAZA, 5 (BERA)
BE-06 ELGORR ELGORR BENITA 5.369, 1 42A LARREA
FORUEN PLAZA, 5 (BERA)
BE-07 GUARDI ZIBILA ZUZEND NAGUSI 1.444, 1 43 ERAIKI
GALIZI ETORBI 2 (IRUÑA
BE-08 GUARDI ZIBILA ZUZEND NAGUSI
GALIZI ETORBI 2 (IRUÑA
ZALAIN AUZOA, 50 BJ I 77,00 1 43 1-1 ETXEBI
ZALAIN AUZOA, 50 BJ D 77,00 1 43 1-2 ETXEBI
ZALAIN AUZOA, 50 BJ I 77,00 1 43 1-3 ETXEBI
ZALAIN AUZOA, 50 BJ D 77,00 1 43 1-4 ETXEBI
ZALAIN AUZOA, 50 BJ I 77,00 1 43 1-5 ETXEBI
ZALAIN AUZOA, 50 BJ D 77,00 1 43 1-6 ETXEBI
ZALAIN AUZOA, 50-A BJ 189,00 1 43 2-1 NEKAZA LANABE BILTEG
ZALAIN AUZOA, 50-A 01 I 77,00 1 43 2-2 ETXEBI
ZALAIN AUZOA, 50-A 01 D 81,00 1 43 2-3 ETXEBI
ZALAIN AUZOA, 50-A 02 I 91,00 1 43 2-4 ETXEBI
ZALAIN AUZOA, 50-A 02 C 44,00 1 43 2-5 ETXEBI
ZALAIN AUZOA, 50-A 02 D 60,00 1 43 2-6 ETXEBI
ZALAIN AUZOA, 50-A BJ 9,00 1 43 2-7 NEKAZA LANABE BILTEG
ZALAIN AUZOA, 50-A 16,00 1 43 2-8 NEKAZA LANABE BILTEG
BE-09 UDALAR HERRIL 730,10 1 52B LUR GORRIA
HERRIK ETXEKO PLAZA, 1 (BERA)
BE-10 UDALAR HERRIL 129,86 1 59 LARREA
HERRIK ETXEKO PLAZA, 1 (BERA)
BE-11 UDALAR HERRIL 211,69 1 52A IBAI BASOA
HERRIK ETXEKO PLAZA, 1 (BERA)
LESAKAKO UDALERRIA
LE-01 UDALAR HERRIL DE LESAKA 37,91 1 55BE PUTZUA
PLAZA ZAHARR 1 (LESAK
Ukituriko zerbitzuen zortasuna
BERAKO UDALERRIA
BE-S01 UDALAREN HERRILURRAK 173,31 515,87 2-2 TELEFONIA VTE., S.A. 1 1A BAZKALEKUA
HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1 (BERA) 5001
BE-S01 UDALAREN HERRILURRAK 1.027,17 1.835,87 8-8 TELEFONIA VTE., S.A. 1 1C BAZKALEKUA
HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1 (BERA) 5001
3-27 TELEFONIA VTE., S.A.
4004
BE-S01 UDALAREN HERRILURRAK 3,38 12,84 1-1 TELEFONIA VTE., S.A. 1 52 IBAI BASOA
HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1 (BERA) 5001
Aldi baterako okupazioa, zabortegiarengatik
BERAKO UDALERRIA
BE-S06 UDALAREN HERRILURRAK 85.768,00 16 26 LARREAK
HERRIKO ETXEKO PLAZA, 1 (BERA)
Iragarkiaren kodea: F0616060