I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
351/2006 FORU AGINDUA, irailaren 28koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, ekainaren 1eko 224/2006 Foru Agindua aldatzen duena, Tiebas-Muru Artederretako udalerria Foruzaingoak Iruñean daukan Polizia-Etxearen eragin eremuan sartzeko.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, ekainaren 1eko 224/2006 Foru Aginduaren bidez, Foruzaingoak Iruñean daukan Polizia-Etxea sortu eta haren eragin eremua osatzen duten udalerrien zerrenda eman zuen.
Foruzainburuak txosten bat igorri du, non proposatu baitu Tiebas-Muru Artederretako udalerria Foruzaingoak Iruñean daukan Polizia-Etxearen eragin eremuan sar dadila.
Horrenbestez, Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Ekainaren 1eko 224/2006 Foru Agindua aldatzea, Tiebas-Muru Artederretako udalerria Foruzaingoak Iruñean daukan Polizia-Etxearen eragin eremuan sartzeko.
2. Foru agindu hau Tiebas-Muru Artederretako alkateari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2006ko irailaren 28an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0615713