122. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

184/2006 EBAZPENA, irailaren 4koa, Garraio zuzendari nagusiak, Iruñaren eta Iruñeko Garraioaren Hiriaren artean erabiltzaile guztiendako bidaiari-garraio publiko erregular finkoaren zerbitzua Compañía Navarra de Autobuses, S.A. (CONDA) enpresari esleitzen diona, administrazioaren baimen bereziaren bidez.

Lurreko Garraioen Antolaketari buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211 Errege Dekretuko 74. artikuluko 12. idatz-zatian xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, irailaren 4ko 184/2006 Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: garraio zerbitzu horiek.

_Esleitzeko prozedura eta modua: lehiaketa irekia.

_Esleipenaren zenbatekoa: 34.500 euro.

_Lanak egiteko epea: 2006ko abenduaren 31ra bitarte.

_Esleipen-hartzailea: Compañía Navarra de Autobuses, S.A. (CONDA).

Iruñean, 2006ko irailaren 4an._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.

Iragarkiaren kodea: F0615438