122. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasak

Zizur Nagusiko Udalak, 2006ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatutakoa garatuz, erabaki da:

1._Lurraren gaineko kontribuzioaren urteko karga-tasa finkatzea hirilurreko ondasun higiezinentzat, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izanen duena: %0,1510.

2._Lurraren gaineko kontribuzioaren urteko karga-tasa finkatzea landalurreko ondasun higiezinentzat, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izanen duena: %0,7124".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2006ko irailaren 29an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0615681