122. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

300/2006 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren esku dauden datu pertsonalen fitxategien ezabaketa eta sorrera onesten dituena.

2006ko abuztuaren 31n, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialeko zuzendari nagusiak fitxategiak sortu eta ezabatzeari buruzko xedapen orokorra onesteko eskatu zuen, Datu pertsonalen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat.

Lege organiko horren 20. artikuluak honela dio: "Administrazio publikoen titulartasun publikoko fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatu ahal izateko, beharrezkoa izanen da horretarako xedapen orokorra argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean".

Merkataritza ganberen ardurapeko fitxategiak publikoak ala pribatuak diren argitze aldera, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak honakoa ezarri du: publikoak izanen dira Ganberak legez eta erregelamenduz eman zaizkion ahalmen administratiboak erabiltzea xede duten fitxategiak; ezinbesteko baldintza izanen da fitxategi horiek Ganbera babespean duen administrazio publikoak emandako xedapen baten bidez sortuak izatea.

Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialari buruzko azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legearen 57. artikuluak dioenez, Ganberaren jarduerak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren babespean daude, kanpo merkataritzako oinarrizko legediak Estatuko Administrazioarentzat gorde duen babesaren kaltetan gabe.

Azkenik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi automatizatuak arautzen dituen uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, "fitxategien ezaugarriak aldatu, fitxategiak deuseztatu eta berriak sortzeko foru agindu bat emanen da; fitxategiaren unitate arduraduna zein departamenturen menpe edo zeini atxikita dagoen, haren kontseilariak emanen du aipatu foru agindua".

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Foru agindu honen I. eranskineko zerrendan ageri diren fitxategien ezabaketa onestea.

2. Foru agindu honen II. eranskineko zerrendan ageri diren fitxategien sorrera onestea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko irailaren 21ean._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

I. ERANSKINA

_PFEZ (1942348761 kodea), Datuak Babesteko Agentzian titulartasun publikokotzat inskribatua.

Ezabatzeko arrazoia: datuak ez dira beharrezkoak.

Zer eginen den datuekin: deuseztatu eginen dira, euskarriaren deuseztatze fisikoaren bidez.

_Lizentzia (1942348762 kodea), Datuak Babesteko Agentzian titulartasun publikokotzat inskribatua.

Arrazoia: fitxategia berrantolatzea.

Zer eginen den datuekin: Hautesle Errolda izeneko fitxategi berrian sartuko dira guztiak.

_Nominak (1942348763 kodea), Datuak Babesteko Agentzian titulartasun publikokotzat inskribatua.

Ezabatzeko arrazoia: titulartasun pribatuko fitxategia bihurtuko da.

Zer eginen den datuekin: titulartasun pribatuko fitxategi berri batean sartuko dira guztiak.

_Ikasleak (1942348764 kodea), Datuak Babesteko Agentzian titulartasun publikokotzat inskribatua.

Arrazoia: fitxategia berrantolatzea.

Zer eginen den datuekin: "Ganberarekin zerikusia duten enpresa, entitate eta pertsonak" izeneko fitxategi berrian sartuko dira guztiak.

_Irakasleak (1942348765 kodea), Datuak Babesteko Agentzian titulartasun publikokotzat inskribatua.

Arrazoia: fitxategia berrantolatzea.

Zer eginen den datuekin: "Ganberarekin zerikusia duten enpresa, entitate eta pertsonak" izeneko fitxategi berrian sartuko dira guztiak.

_Lanbide Heziketa (1942348766 kodea), Datuak Babesteko Agentzian titulartasun publikokotzat inskribatua.

Ezabatzeko arrazoia: datuak ez dira beharrezkoak.

Zer eginen den datuekin: deuseztatu eginen dira, euskarriaren deuseztatze fisikoaren bidez.

II. ERANSKINA

Enpresen Errolda Publikoa

Deskribapena: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren lurraldean dauden enpresa, establezimendu, ordezkaritza eta agentzien datuak (sozietateak, banakako enpresaburuak eta enpresa jarduera duten beste entitate batzuk barne direla).

Xedea eta erabilerak: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala arautzen duen azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legearen 3.1.h) eta 3.2.a) artikuluetan ezarritako eginkizun publiko-administratiboak betetzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: enpresa, lanbide, merkataritza edo industria jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, Merkataritza eta industria ganbera ofizialei buruzko martxoaren 22ko 3/1993 Oinarrizko Legean ezarritako irizpideen arabera.

Datuak biltzeko prozedura: zerga administrazio publikoek ematen dituzte eta/edo inkesta, aitorpen, elkarrizketa, formulario eta erregistro publikoen bidez biltzen dira.

Datu lagapenak: fitxategia guztien eskura egonen da.

Organo arduraduna: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: ukituen eskubideen arduraduna.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

_Identifikazio-datuak: izen fiskala, merkataritzako izena, helbidea, NAN / IFZ / IFK, telefonoa, faxa, posta elektronikoko helbidea, web helbidea.

_Merkataritza arloko datuak: lantegiak, lantegietako jarduerak, esportazioa, lehengaiak, produktuak, kalitate arauak, markak, gai lagungarriak.

_Datu ekonomiko eta finantzarioak: fakturazioa, esportazioa eurotan, atzerri-kapitala, langile kopurua tartez tarte.

_Datu sektorialak: zein sektorerentzat lan egiten duen.

_Transakzioen gaineko datuak: zein herrialderi egiten dizkien esportazioak eta/edo inportazioak, esportazio eta/edo inportazio partidak eta kopurua, urteko esportazio eta/edo inportazioa eta urteko fakturazioa.

_Kargudunak identifikatzeko datuak: lantegia, izen-deiturak, kargua, lanpostuaren deskribapena.

Ganberarekin zerikusia duten enpresa, pertsona eta entitateak

Deskribapena: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren eginkizun publiko-administratiboetan edo eginkizun pribatuetan harekin harremanak dituzten enpresa, profesional, pertsona eta entitateen datuak.

Xedea eta erabilerak: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala arautzen duen azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legean ezarritako eginkizun publiko-administratiboak betetzea; Ganberaren esku jarritako zerbitzu publikoak eta beste zerbitzu pribatu batzuk kudeatzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak bere eginkizun publikoen esparruan edo bestelako eginkizun pribatuen esparruan egiten dituen jardueretan parte hartzen duten enpresa, pertsona edo entitateak.

Datuak biltzeko prozedura: interesatuek edo haien ordezkariek ematen dituzte datuak.

Datu lagapenak: administrazio publikoei, datuak eskatzen dituztenean, legez ezarri zaizkien eginkizunak betetzeko.

Organo arduraduna: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: ukituen eskubideen arduraduna.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

_Identifikazio-datuak: izen fiskala, merkataritzako izena, izen-deiturak, sozietatearen izena, helbidea, NAN / IFZ / IFK, telefonoa, faxa, posta elektronikoko helbidea, web helbidea.

_Datu profesionalak: prestakuntza, tituluak.

_Lanari buruzko datuak: lanbidea, lanpostua, kargua.

_Merkataritza arloko datuak: jarduerak eta negozioak.

_Fakturazio datuak.

_Langileen kopurua tartez tarte.

Ganberaren Baliabide Iraunkorra

Deskribapena: baliabidea kudeatu eta kobratzeko behar diren datuak, pertsona fisiko edo juridikoenak.

Xedea eta erabilerak: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala arautzen duen azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legearen 43. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ordainarazpenak bildu ahal izatea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren Osoko Bilkurako kideen hautesle eta ordainarazpena duten zergen subjektu pasibo diren pertsona edo entitateak.

Datuak biltzeko prozedura: zerga administrazio publikoek ematen dituzte datuak, eta interesatuek berek (bankuko datuak).

Datu lagapenak: datuak laga ahal izanen dira Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 94.1 artikuluaren arabera.

Organo arduraduna: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: ukituen eskubideen arduraduna.

Segurtasun maila: ertaina.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

_Identifikazio-datuak: izen-deiturak, sozietatearen izena, NAN / IFZ / IFK, helbidea, telefonoa.

_Jarduerari buruzko zerga datuak, zerga aitorpenei dagozkienak.

_Baliabidea kobratzeko behar diren bankuko datuak, interesatuak berak emanak.

Hautesle Errolda

Deskribapena: hautesleen datu pertsonalak.

Xedea eta erabilerak: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialari buruzko azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legearen 32. artikuluan xedatutakoa betetzeko behar den datu-basea edukitzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: hautesle guztiak, talde eta kategorietan sailkatuak, ordezkatutako sektoreen garrantzi ekonomiko erlatiboaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zehazten duen moduan.

Datuak biltzeko prozedura: zerga administrazio publikoek ematen dituzte datuak.

Datu lagapenak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala arautzen duen azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoarekin bat. Hautesle errolda jendaurrean jartzen da, enpresek talde edo kategoria egokian sailkatuta daudela egiaztatu dezaten.

Organo arduraduna: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: ukituen eskubideen arduraduna.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

_Identifikazio-datuak: izen-deiturak, sozietatearen izena, NAN / IFZ / IFK, helbidea, telefonoa, faxa, posta elektronikoko helbidea, web helbidea.

_Jarduera ekonomikoaren gaineko datuak: zein sektorerentzat lan egiten duen, fakturazioa, esportazioa.

Iragarkiaren kodea: F0615480