122. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Ablitas aldeko lurzati berrantolamenduaren oinarriak onesten dituena.

Ablitas aldeko lurzati berrantolamenduan, irailaren 9ko 197/2002 Foru Dekretuaren bidez onura publikokoa izendatu duten horretan, interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, irailaren 22ko 1108/2006 Ebazpenaren bidez, Ablitas aldeko lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko matxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aipatutako oinarriok jendaurrean egonen dira Ablitasko Ureztatzaileen Sindikatuaren egoitzan, hilabetez, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik zenbatuta.

Interesatuek oinarri horietako agiriak aztertu ditzakete. Honako hauek dira: jabeen zerrenda, kargen titularrak eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak, ereduzko lurzatien zerrenda, berrantolamenduaren perimetroan sarturiko lurzati periferikoak, baztertutako lurzatiak, ustiapeneko azalera oinarrizkoak, herrilurrak mugatzeko akta, landatzeko eskubideak, lurraren balio naturalak, jabetzaren banakako buletinak eta aldeak dituen udal lurretako planoak.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesatu direnek, hilabeteko epean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko egunetik hasita. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 2, Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 31002.a, Iruña) aurkeztuko dira. Jakinarazpen ondorioetarako, helbide bat adierazi beharko da.

Iruñean, 2006ko irailaren 25ean._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0615518