122. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

AKATS ZUZENKETA 167/2006 Ebazpenarena, irailaren 8koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzen deialdia egiten duena 2006. urterako.

Irailaren 8ko 167/2006 Ebazpenaren eranskinetan hainbat akats atzeman dira. Ebazpena Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak eman zuen eta Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzen deialdia egiten du 2006. urterako. Nafarroako 114. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 2006ko irailaren 22an. Ebazpen horretan akats batzuk egin zirela ikusita, bidezkoa da zuzentzea, akats zuzenketa hau argitaratuz.

A) Doktoretza tesia egin eta doktore titulua erdiesteko, Doktoretza aurreko Laguntzetarako I. Deialdiari dagokion Eranskinean atzemandako akatsak

10278. orrialdean, 9. e) oinarriko bigarren lerroaldean, ondokoa dioen lekuan:

"Kasu horretan, eman beharreko laguntza kopurua ezarri ondoren, eskabideak banatu diren multzo bakoitzean, kontuan hartuko dira eman daitezkeen eskabideak, eta proportzionaltasun arau bat ezarriko da arlo bakoitzean diren kopuruaren eta kopuru osoaren artean, arlo bakoitzean laguntza bat bederen emango dela bermatuz. Arlo bakoitzean eman behar diren laguntzen kopurua zehaztuta, arlo bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkerari segituko zaio, aurrekontua agortu arte."

Honakoa behar du:

"Kasu horretan, eman beharreko laguntza kopurua ezarri ondoren, eskabideak banatu diren 3 multzoetako bakoitzean, kontuan hartuko dira eman daitezkeen eskabideak, eta proportzionaltasun arau bat ezarriko da 6 arlo multzoetako bakoitzean diren kopuruaren eta kopuru osoaren artean, arlo multzo bakoitzean laguntza bat bederen emango dela bermatuz. Multzo bakoitzean eman behar diren laguntzen kopurua zehaztuta, multzo bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkerari segituko zaio, aurrekontua agortu arte."

10279. orrialdean, 11.b.4.a) oinarrian, ondokoa dioen lekuan:

a) Irakaskuntza aldiko lan/kreditu guztiak gaindituta izatea irakaskuntza aldia bukatu zuen ikasturteko irailaren 30a baino lehen eta justifikatzea Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuaren aurrean 30 egun naturaleko epean.

Honakoa behar du:

a) Irakaskuntza aldiko lan/kreditu guztiak gaindituta izatea irakaskuntza aldia bukatu zuen ikasturteko irailaren 30a baino lehen eta justifikatzea Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuaren aurrean ikasturte horretako urriaren 5a baino lehen.

B) Doktoreen ikertzeko gaitasuna hobetzeko, Doktoratu ondoko Laguntzetarako II. Deialdiari dagokion Eranskinean atzemandako akatsak.

10286. orrialdean, 4. oinarriko 5. puntuan, ondokoa dioen lekuan:

5) Unibertsitateko irakaskidegoetako karrerako funtzionario ez izatea, ez eta IZKNko ikerketa eskaletakoa ere, ez eta plantilla finkoko irakasle edota ikertzaile edozein erakunde publiko zein pribatutan ere.

Eskatzaileek aurreko pasartean adierazitakoa ez bezalako kontratu bidezko loturaren bat dutenean edo lanbide edo enpresa jardueraren batean aritzen direnean, baimena izan beharko dute jarduera eteteko edo jarduera formalki eten beharko dute, laguntzak iraun bitartean.

Honakoa behar du:

5) Unibertsitateko irakaskidegoetako karrerako funtzionario ez izatea, ez eta IZKNko ikerketa eskaletakoa ere, ez eta plantilla finkoko irakasle edota ikertzaile edozein erakunde publiko zein pribatutan ere.

10286. orrialdean, 4. oinarriko 6. puntuan, ondokoa dioen lekuan:

"Jarduera garatzeko onartua izatea eskatzailea jatorriz kide ez den unibertsitate edo ikerketa zentro batean, kasua bada.

Honakoa behar du:

"Jarduera garatzeko onartua izatea eskatzailea kide den unibertsitate batean edo ikerketa zentro batean."

Iruñean, 2006ko irailaren 22an._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0615667