115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASTEJON

Castejongo Trenaren Museoan eta Nekropolian sartzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2006ko abuztuaren 31ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Castejongo Trenaren Museoan eta Nekropolian sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Castejonen, 2006ko irailaren 6an._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0614505