115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2006ko abuztuaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Erriberriko U.E. 22-2B-2 unitateko xehetasun azterlana, Promociones Provipán, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluei jarraikiz, argitara ematen da, eta jakinarazten 20 egunez egonen dela jendaurrean.

Erriberrin, 2006ko irailaren 5ean._Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0614471