115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Borondatezko birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Ez da alegaziorik aurkeztu Martzillako Arau Subsidiarioetako 2.1 sektorea borondatez birzatitzeko proiektuaren hasierako onespena jendaurrean egon den bitartean (Alkatetzaren ekainaren 19ko 197/2006 ebazpenaren bidez onetsi baitzen hasiera batez eta iragarkia 2006ko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 12an, argitaratu baitzen); Q-Marciplan, S.L.k, María Rosa Díaz Catalán andreak, María Carmen Navarro Goñi andreak eta María Nieves Boneta Navarro andreak sustatua da proiektua, J.M. Garciarena Martínez eta J.M. Camarena Salvatierra teknikariek prestaturiko agiriari jarraikiz. Horiek horrela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betikoz onetsi da aipatu proiektu hori.

Martzillan, 2006ko irailaren 4an._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0614480