115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERIAIN

Urbanizazio proiektuaren behin betiko onespena S-IV sektorean

Alkatetzaren maiatzaren 29ko 75/2006 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Beriaingo Udal Planeko S-IV sektorea urbanizatzeko proiektua, José Antonio Araoz Ezpeleta jaunak "Neinor, S.A." ordezkatuz sustatua; 2006ko 71. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 14an, iragarkia agertu ondoren ez zen alegazio bakar bat ere aurkeztu.

Ezarritako tramiteak beteta, Alkatetzaren 2006ko irailaren 5eko 135/2006 ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zen eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindu zen, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2006ko irailaren 6an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0614520