115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERIAIN

Birzatiketaren eta hirigintza hitzarmenaren behin betiko onespena, S-IV sektorean

Alkatetzaren maiatzaren 29ko 74/2006 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi ziren borondatezko birzatiketa proiektua eta hirigintza hitzarmena Beriaingo Udal Planeko S-IV sektorean, José Antonio Araoz Ezpeleta jaunak, Neinor, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, eta Gaztelu-Contín sendiak sustatua; unitate horretako lurren jabe bakarrak baitira; 2006ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 14an, iragarkia agertu ondoren ez zen alegazio bakar bat ere aurkeztu.

Ezarritako tramiteak beteta, Udalak, 2006ko abuztuaren 31ko osoko bilkuran, hitzarmena behin betikoz onetsi zuen bai eta birzatiketa ere, Alkatetzaren irailaren 5eko 135/2006 Ebazpenaren bidez, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindu zuen, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2006ko irailaren 6an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0614518