115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZANGOZA

Hasiera batean onetsirik Udalaren 2006ko aurrekontuko aldaketa

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284.2 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214.2 eta 202.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da Zangozako Udalaren 2006ko aurrekontua aldatzeko 1/2006 espedientearen hasierako onespena. Aldaketa hori 2006ko abuztuaren 31ko osoko bilkura arruntean onetsi zuen hasiera batean Zangozako Udalak.

Espedientea jendaurrean egonen da, interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamazioak aurkeztuz gero, haiek ebazteko erabakia hartuko du osoko bilkurak eta behin betiko onespena argitaratuko. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Zangozan, 2006ko irailaren 6an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elbás.

Iragarkiaren kodea: L0614500