115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OBANOS

Aurrekontuko 2/2006 aldaketa

Udalak, 2006ko abuztuaren 24an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 2/2006 aldaketa, kreditu berezia baita, "Iruñeko errepideko espaloiaren zoladura eta Iruñeko errepideko argiak; proiektua prestatzea eta obra zuzendaritza" izeneko kontusaila behar bezainbat diruz hornitzeko. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinekin finantzatuko da.

Aditzera ematen da, interesatuek 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera batean onesteko erabakia behin betiko bilakatuko da.

Obanosen, 2006ko irailaren 5ean._Alkatea, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0614469