115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BERIAIN

Esleipena, lehiaketa publikoan

Aditzera ematen da Beriaingo Udalak ondoko kontratu hau esleitu duela, 2006ko apirilaren 27an hartutako erabakiaren bidez; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa betetzeko.

Kontratuaren xedea: Ur depositu zaharraren ingurua urbanizatzea, Beriaingo Alde Berrian.

Prozedura: lehiaketa.

Zenbatekoa: 77.462,82 euro.

Esleipen-hartzailea: Echávarri Excavaciones y Obra Pública, S.L.

Beriainen, 2006ko irailaren 5ean._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0614537