115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

126/2006 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Irurtzungo Zainketa Zentroaren A-15, A-10 eta A-1 autobien zainketa integrala, 2006-2009" izeneko lanak esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da abuztuaren 28ko 126/2006 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: aipatutako lanak egitea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa irekia.

_Gehieneko gastuaren prezioa: 5.198.892 euro.

_Epea: 36 hilabete (2006ko urriaren 1a - 2009ko irailaren 30a).

_Esleipen-hartzailea: Arian, Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 28an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0614429