115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ZANGOZA

Deialdia, zerbitzu orokorretako bi lanpostu, arduradun eginkizunekin, oposizio-lehiaketaren bidez lan-kontratu finkoarekin betetzeko, "Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea" erakunde autonomorako

(Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea erakunde autonomoko batzarrak 2006ko martxoaren 3eko bilkuran hartu erabakiaren bidez onetsia).

1. oinarria._Orotariko baldintzak.

1.1. Deialdi honen xedea da Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxeko zerbitzu orokorretako bi lanpostu, arduradun eginkizunekin, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzea. Zerbitzua berrantolatzeagatik, arduradun lanak zuzendaritzaren edo bertze edozein lanposturen eskuetan uzten badira, deialdiko lanpostua zerbitzu orokorretakoa baizik ez da izanen.

1.2. Kontratatuek 3 hilabeteko probaldia izanen dute. Hura iraganik eta organo eskudunaren iritziz eman zaizkien egitekoak betetzeko gai ez badira, kontratua deuseztatutzat joko dira.

1.3. Ordainsaria zerbitzu orokorreko langileendako ezarria izanen da, gehi %25, lanpostuko osagarriaren aldera.

1.4. Deialdiko lanpostuen lanaldia hau da:

_Lanaldia: astelenehetik igandera, lanaldi osoa %100 eta lanaldi zatitua.

_Txandak: goizez, arratsaldez eta gauez. Ordutegia lan egutegira eta zerbitzuaren beharretara egokituko da.

1.5. Kontratudunen eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bertzelakoak baztertu gabe:

a) Zerbitzu orokorretako langileen artean egin beharrekoak banatzea eta horiek nola betetzen diren segimendu egitea.

b) Zerbitzu orokorretako langileak beren lanpostuetan ordezkatzea halako une batzuetan ez daudenean. Lana huts egiten badute, lanpostuak gaixo-agiririk ez duten gainerako langileekin betetzea, behar diren ordezkapenak egiteko behin-behineko langileak kontratatzea posible ez denean.

c) Zerbitzu orokorretako langileen laneko arropa eta zapatak berritzea, Zuzendaritzarekin elkarlanean.

d) Pertsona eta atal guztien erabateko higienea zaintzea.

e) Gelak eta gainerako atalak berrikustea, baita larrialdiez gaztigatzeko sistemak ere.

f) Egoiliarren lentzeria eta arropak bildu, garbitu, lisatu eta banatzeko ardura, baita haien lentzerian eta arropetan konponketak egitea eta izena paratzea.

g) Zerbitzukoak ez diren guztiei sukaldean eta despentsan sartzen eragoztea.

h) Garbiketa eta higieneko, etxeko tresneriako, lentzeriako eta bertzelako produktuak eskuratu, biltegiratu, izakinak kontrolatu eta irteera ematea.

i) Nafarroako Elikagaien Bankuan edo bertze atal batzuetan jatekoak biltzea. Beraz, B motako gidabaimena eduki beharko da.

j) Telefono eta megafonia bidezko komunikazioak.

k) Mezularitza.

l) Instalazioetako mantentze lanak, mota ezberdinetako konponketak eginez eta elementu zaharrak berrituz.

m) Eraikinaren eta lorategien kontserbazioa.

n) Eraikinaren, sarbideen eta giltzen zainketa.

ñ) Egoiliarrek arduradunari emanen diote geletan edo gainerako atal eta instalazioetan sumatzen dituzten goiti-beheitien berri.

o) Egoiliarren sarrera-irteeren, absentzien eta itzuleren kontrola.

p) Erabiltzaileei eguneroko kontuen berri ematea, hala nola helbideak, ordutegiak, jarduerak, gertakariak, menuak edo gisakoak.

q) Bisitarien kontrola eta harrera.

r) Egoiliarrak, enplegatuak eta, oro har, zahar etxean kausitzen diren guztiak, behar bezalako begirunez, adeitasunez eta arretaz hartzea.

s) Egoiliarrak garraiatzea, horretarako bere baliabideak nahiz bertzerenak erabiliz.

t) Zahar Etxeko eta inguruko bizi sozialari buruzko argibideak ematea eta egoiliarren partaidetza bultzatzea, bai kanpoko nahiz barneko jardueretan, dela gizarte, dela kultura, dela arte, dela aisia arloetan.

u) Egoiliarrak astialdian zerbaitetan aritzeko zaletasunak piztu eta garatzeko orientazioa eta sustengu pertsonala.

v) Ordu erabilgarriak izatea.

w) Erraten zaizkion prestakuntza ikastaroetara joatea, lanpostuarekin ikustekorik badute.

x) Sekretu profesionala betetzea, aplikazio guztietan bete ere.

y) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, betiere lanpostuarekin bat datozen heinean.

2. oinarria._Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Europako Ekonomi Elkarteko herritarra izatea eta 18 urtez goitikoa izatea.

b) Eskola ziurtagiriaren jabe izatea.

c) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazioren zerbitzutik baztertu gabea.

e) B motako gidabaimena izatea.

2.2. Aitzineko baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean bete behar dira, bai eta oposizioaren prozedura osoak dirauen bitartean ere, erakunde autonomoak kontratatazioa egiten duen arte.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Zangozako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabide horiek deialdi honetako I. eraskinean argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio, eta haiekin batean lehiatzaileek alegatzen dituzten merezimenduak frogatzeko agiriak aurkeztuko dira, bai eta N.A.N.aren eta B motako gidabaimenaren fotokopiak ere.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Patronatuko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatu eta horiek ebatzitakoan, Patronatuko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: erakunde autonomoko batzordeko lehendakaria.

Ordezkoa: erakunde autonomoko batzordeko lehendakariordea.

Mahaikidea: Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.

Ordezkoa: Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.

Mahaikidea: Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoko langileen ordezkari sindikala.

Ordezkoa: Oibarko Udaleko idazkaria.

Mahaikidea: Zangozako Udaleko administrari ofiziala.

Ordezkoa: Zangozako Udaleko administrari ofiziala.

Mahaikide idazkaria: Zangozako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Ledeako Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko kideen erabateko gehiengoa beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haien gainean soilik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6. oinarria._Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da probak zein toki, egun eta ordutan izanen diren.

7. oinarria._Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu, ondotik heldu den baremoaren arabera baloratu ere. Izangaiek oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean azaldu behar dituzte beren merezimenduak eta, frogatu ere, une horretan frogatu behar dituzte, agirien bidez. Agiri guztiek jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak behar dute izan, eta baloratzeko moduko informazio argi eta zehatza eduki beharko dute. Bertzenaz, aurkeztu ez balira bezala jokatuko da.

7.2. merezimenduen balorazioa.

Izangaien merezimenduak baremo honi jarraikiz baloratuko dira:

Prestakuntza: (gehienez 6 puntu).

_Lanpostuarekin zerikusia duten ikastaro eta titulazioak, epaimahaiak baloratu beharrekoak:

_Ikastaroak:

20tik 50 ordu bitartean: 0,5 puntu.

51tik 100 ordu bitartean: puntu bat.

101 ordutik goiti: 2 puntu.

_Titulazioak:

_Zaharren artarekin zerikusia duen titulu ofizial bat izatea; 2 puntu titulu bakoitzeko

_Europako Elkarteko herrialde bateko hizkuntza ofizial baten titulua izatea, gaztelania izan ezik. 2 puntu titulu eta hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza Eskolako 5. maila gainditu dela erakusten duen ziurtagiria edo, euskararen kasuan, EGA titulua aurkeztuko dira. Erdi mailako hizkuntza tituluei mailari dagokion puntuazioa izanen dute.

Esperientzia: (gehienez 9 puntu).

1. Zahar etxe publikoetan zerbitzu orokorretako langile lanak, arduradun eginkizunekin, edo horien parekoak egiteagatik: 2 puntu, urte bakoitzeko.

2. Zahar etxe pribatuetan zerbitzu orokorretako langile lanak, arduradun eginkizunekin, edo horien parekoak egiteagatik: 1,5 puntu, urte bakoitzeko.

3. Zahar etxe publikoetan zerbitzu orokorretako langile lanak edo horien parekoak egiteagatik. 1,25 puntu, urte bakoitzeko.

4. Zerbitzu orokorretako langile lanak edo horien parekoak egiteagatik, udaletan nahiz beste edozein administrazio publiko, erakunde edo enpresa pribatutan, famili laguntzaile, klinika laguntzaile edo zerbitzu orokorretako langile kategoriarekin. 0,5 puntu, urte bakoitzeko.

Behar bezala egiaztaturik badaude, aitzineko ataletan aurreikusitako merezimenduak kontatzeko, kontuan hartuko dira lan-kontratatu finko nahiz aldi baterako gisa egindako zerbitzuak, kontratua administratiboa edo bitartekoa izan nahiz lanpostua jabetzan izan, baina atal batean baino gehiagotan sartzen diren zerbitzuak aldi berean eman baldin badira, bakarrik puntuazio gehien duten zerbitzuak kontatuko dira batera egindako denbora horretatik.

Frogaturiko esperientziako denborak urte osoak osatzen ez baditu, behar den proportzionaltasuna aterako da.

8. oinarria._Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

_Lehenbiziko ariketa: proba teorikoa.

Test motako galdetegi bat edo galdera motz batzuk erantzun beharko dira idatziz, programako II. eranskineko gai-zerrendan agertzen diren edukien gainean.

Bigarren ariketa: proba praktikoa.

Kasu praktiko bat edo gehiago argitu beharko dira idatziz, oposizioko programarekin edo 1.5 atalean lanpostuaz adierazten diren eginkizunekin zerikusia izanik epaimahaiak hautatzen dituen alderdien gainean.

Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoa.

Bete beharreko lanpostuaren ezaugarrien eta eginkizunen araberako proba psikoteknikoak egin beharko dira, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko teknikariek zuzendurik.

Epaimahaiak proba bat baino gehiago egun berean egitea erabaki dezake.

8.2. Oposizioko ariketen balorazioan 35 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

_Lehenbiziko ariketa: gehienez ere 13 puntu eta bazterturik geldituko dira 6,5 puntu erdiesten ez dituztenak.

_Bigarren ariketa: gehienez ere 13 puntu eta bazterturik geldituko dira 6,5 puntu erdiesten ez dituztenak.

_Hirugarren ariketa: gehienez ere 9 puntu eta bazterturik geldituko dira 4,5 puntu erdiesten ez dituztenak.

_Nolanahi ere eta ariketa guztietan, bazterturik geldituko da edozein gai edo ariketatan 0 puntuko kalifikazioa duen izangaia.

8.3. Kalifikazioa ateratzeko epaimahaikideek ematen dituzten puntuazioen batuketa eginen da, eta horren emaitza zatitu eginen da dauden epaimahaikideen kopuruaren artean. Behin betiko zenbakia buruketa horren zatidura izanen da.

8.4. Probetan, deialdi bakarra izanen da izangaientzat, eta hartara NAN aldean daramatela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak edo, halakorik bada, beren ariketen irakurketara agertzen ez direnak, bazterturik geldituko dira.

9. oinarria._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Zangozako Herriko Etxeko iragarki oholean erakutsiko du gainditu dutenen zerrenda, atera duten puntuazioaren hurrenkeran, eta Patronatuko Batzordeari igorriko izendapen proposamena, puntuazio handiena ateratzen duen izangaiaren alde.

9.2. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkio Patronatuko Batzordeari:

a) NANaren fotokopia.

b) Eskola Ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

d) Izangaiari dagokion osasun etxeak luzaturiko txostena, izangaia aztertu eta bere historial klinikoa begiratu ondotik, karguari dagozkion eginkizunetan aritzeko inolako eritasun edo akats fisikorik zein psikikorik ez duela adierazten duena.

9.3. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbertzeko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez badira ezin izanen da izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzun beharra galarazi gabe.

9.4. Aitzineko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, erakunde autonomoko Zuzendaritza Batzordeak 9.1. oinarrian adierazitako zerrendan ondo-ondotik heldu diren izangaiekin beteko du lanpostua, eta horiekin ere aitzineko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

10. oinarria._Kontratazioa.

10.1. Hautabidea akituta eta 9.2. oinarriak aipatzen dituen agiriak ekarrita, Zuzendaritza Batzordeak, behar den erabakia harturik, baldintzak bete dituen izangaia kontratatzeko aginduko du.

10.2. Izangai izendatuek beren izendapena jakinarazi eta gehienez ere 30 eguneko epean sinatu beharko dute kontratua eta karguaz jabetu. Hala egiten ez badute, justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko dituzte.

10.3. Kontratatuak hiru hilabeteko probaldia izanen du. Epe hori iraganik, administrazio kontratu egileak kontrakorik ez badu, lan-kontratudun finko bilakatuko da ondorio guztietarako.

11. oinaria._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Zangozan, 2006ko martxoaren 30ean._Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea erakunde autonomoko burua, José Luis Lorenzo Elvás.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............, adinez nagusia; N.A.N. zenbakia.: ......., sorteguna: ......., sorterria: ........., bizitokia: ............, karrika: ........, telefonoa: .........

Zure aitzinera agertu eta

Honako hau azaltzen dut:

_Ondoko deialdi honetara onartzea eskatzen dudala: Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxeko zerbitzu orokorretako bi lanpostu, arduradun eginkizunekin, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia.

_Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

_Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkezten ditudala.

Horrenbestez,

_Eskabide hau onar dezazun eskatzen dut eta, hortaz, Zangozako Udalaren Zahar Etxeko zerbitzu orokorretako bi lanpostu, arduradun eginkizunekin, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdira onar nazazun.

Zangozan, 2006ko .................aren .....(e)an.

(Sinadura)

ZANGOZAKO UDALAREN SAN VICENTE DE PAUL ZAHAR ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOKO ZUZENDARITZA BATZORDEKO BURUA.

II. ERANSKINA

Oposizioko programa

1. gaia._Hirugarren adinaren arazoak. Zerrenda.

2. gaia._Zaharren arta egokia egoitza geriatrikoetan.

3. gaia._Zaharraren garbitasun pertsonala.

4. gaia._Zahar etxe bateko alde ezberdinen garbiketan erabili beharreko bitartekoak. Bainugelen eta komunen garbiketa. Garbikarien erabilera zuzena. Arroparen garbiketa eta zainketa.

5. gaia._Zahar etxe bateko jantoki zerbitzuan kontuan hartu beharrekoak.

6. gaia._Zangozako Udalaren Zahar Etxearen administrazioaren antolaketa. Erakunde autonomoaren estatutuak.

Iragarkiaren kodea: L0614415