115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ZANGOZAKO UDALAREN SAN VICENTE DE PAUL ZAHAR ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOA

Deialdiaren deuseztapena, zerbitzu orokorretako lanpostu bat, arduradun eginkizunekin, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko, Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea erakunde autonomorako

Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea erakunde autonomoko batzarrak 2006ko martxoaren 30ean hartu zuen erabakiaren bidez, ondoko deialdi hau deuseztu da: zerbitzu orokorretako lanpostu bat, arduradun eginkizunekin, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia, Zangozako Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomorako; deialdiaren oinarriak 2005eko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman ziren argitara, azaroaren 9an. Patronatuak, antolamendua dela-eta, plantilla organikoa aldatzeko proposamena egin dio Udalari, arduradunaren lanpostuak bat beharrean bi izan daitezen. Lanpostu kopurua handitu ondoren, deialdi berriak bi lanpostu horiek betetzea izanen du xede.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Zangozan, 2006ko abuztuaren 31n._Erakunde autonomoko burua, José Luis Lorenzo Elvas.

Iragarkiaren kodea: L0614396