115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 36 lanpostu oposizio bidez betetzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko abuztuaren 8an, ondoko deialdi hau onestea erabaki zuen. Hona hemen oinarriak:

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Iruñeko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 36 lanpostu oposizio bidez betetzea. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), hura garatu eta betetzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Lanpostuak honela banatu dira, txandetan:

a) 15 lanpostu txanda irekian.

b) 15 lanpostu igoera txandan.

c) 6 lanpostu txanda murriztuan, %33ko edo hortik gorako ezgaitasun aitortua duten pertsonentzat.

1.2. Deialdiko lanpostuak hauek dira:

_4, Lehendakaritzako Alorrean, plantilla organikoko zenbaki hauekin: 400000-135, 400000-137, 400000-138 eta 400000-139.

_6, Hiritarren Partaidetzako Alorrean, plantilla organikoko zenbaki hauekin: 400000-109, 400000-140, 400000-141, 400000-142, 400000-143 eta 400000-144.

_1, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorrean, plantilla organikoko zenbaki honekin: 400000-155.

_1, Hiri Kontserbazioko Alorrean, plantilla organikoko zenbaki honekin: 400000-115.

_2, Ingurumen eta Osasuneko Alorrean, plantilla organikoko zenbaki hauekin: 400000-136 eta 400000-154.

_1, Kulturako Alorrean, plantilla organikoko zenbaki honekin: 400000-124.

_6, Hiritarren Babeserako Alorrean, plantilla organikoko zenbaki hauekin: 400000-48, 400000-51, 400000-52, 400000-62, 400000-89 eta 400000-90.

_8, Gizarte Zerbitzuetako Alorrean, plantilla organikoko zenbaki hauekin: 404800-24, 404800-27, 404800-28, 404800-29, 404800-30, 404800-31, 404800-32 eta 404800-33.

_1, Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorrean, plantilla organikoko zenbaki honekin: 400000-126.

_1, Merkataritza eta Turismoko Alorrean, plantilla organikoko zenbaki honekin: 400000-125.

_5, Hirigintza Gerentzian, plantilla organikoko zenbaki hauekin: 400001-1, 400001-2, 400001-3 eta 400001-4.

Hala ere, lanpostu hutsak hautateko deialdiaren 8. oinarrian aipatzen den ekitaldian eskaintzen diren lanpostuak izanen dira Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuaren 2006ko ekainaren 26ko ebazpenaren bidez onestsi zen lekualdatze lehiaketa egin ondoren gelditzen direnak.

1.3. Igoera txandan, izangaiek hautatze probak gainditzeko gutxieneko puntuazioa ez erdiesteagatik, lanposturen bat bete gabe gelditzen baldin bada, txanda irekikoei gehituko zaio.

Ezgaitasuna dutenentzako txandako lanpostuak, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako bete gabe geldituz gero, beste txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako ordenaren arabera.

Orobat, igoera txandan edo/eta ezgaitasuna dutenendako txandan eskaintzen diren lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsa eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, deialdiaren 7.2. arauan agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean txanda horretan parte hartzeko eskakizun berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.

1.4. Lanpostua lortzen duten izangaiek funtzionario bilakatuko dira, Iruñeko Udaleko langileendako egungo xedapenetan zehazten diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Lanpostuek D mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta Iruñeko Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.6. Izangaiak, hautapen probak gainditu eta deialdi honetako lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Iruñeko Udalean sartuko dira eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko, eta alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesean.

Deialdi honetako lanpostuetarako izendatu eta lehendik eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta daudenek bertan segitzea aukeratzen ahal dute edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.7. Izendatutako izangaiek lanlekua duten herrian bizi beharra dute, eta hori betetzeko Iruñeko udalerrian finkatuko dute beren bizilekua.

1.8. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatu ahalko dute.

1.9. Halaber, deialdi honen bidez lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda bat osatu nahi da, deialdi honen 3, 10, eta 11. arauetan xedaturikoarekin bat.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) bukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Txanda irekiko izangaiek bete beharreko baldintzak.

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europako Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako Lehen Mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatu epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintzak.

Igoera txandako izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea den tituluaren jabe izatea edo eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean eskuratzeko moduan egotea eta Nafarroako Administrazio Publikoetan egiazko zerbitzuetan bost urteko antzinatasuna duela frogatzea; edo bestela, titulurik ezean, Administrazio horietan zortzi urteko antzinatasuna frogatzea.

2.1.3. %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandako izangaien betebeharrak.

Ezgaitasuna duten pertsonentzako txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute %33ko edo hortik goitiko ezgaitasuna.

2.2. Hirugarren oinarrian xedatutakoa izan ezik, betebehar horiek hautaprobak gainditu eta lanpostu horretarako izendatzeko proposamenean azaltzen diren izangaiek frogatu beharko dituzte, deialdi honen zazpigarren oinarrian aurreikusitako epe eta moduan.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdian eranskin gisara argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu baino lehenago. Eredua Iruñeko Udaleko Zuzeneko Kudeaketarako Bulegoan eskura daiteke (Casa Marceliano, Merkatuko karrika, 7-9), edo interneten, www.pamplona.net webgunean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari Iruñeko Udalaren kontuan 6 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatzeko tasaren eta azterketa eskubideen ordain.

Tasa ez bada ordaintzen, izangaia bazterturik geldituko da.

3.4. Deialdian igoera txandaren bidez parte hartzen duten izangaiek, horretaz gain, 2.2. atalean adierazitako baldintzen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Julio Sucunza Azcona jauna, Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria.

Ordezkoa: Juan Echenique Huarte jauna, Hiritarren Partaidetzako Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: María del Mar Caballero Martínez andrea, Hiritarren Partaidetzako Alorreko idazkari teknikoa.

Ordezkoa: Angel Munarriz Beroiz jauna, Lehendakaritzako Alorreko goi mailako ofiziala

Mahaikidea: Miguel Angel Irisarri Mateo jauna, Lehendakaritzako Alorreko idazkari teknikoa.

Ordezkoa: Ana Góngora Urzaiz andrea, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko idazkari teknikoa.

Mahaikidea: Ana Isabel Larrea Fraile andrea, Lehendakaritzako Alorreko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: María del Carmen Orcaray Gascue andrea, Lehendakaritzako Alorreko adimistrari-ofiziala.

Mahaikidea: José María Janices Palacios jauna, Udaleko informatika arduraduna.

Ordezkoa: Javier Urrutia Zabalza jauna, Lehendakaritzako Alorreko goi mailako ofiziala.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Mahaikidea: Juan Sáez Leclercq jauna, Lehendakaritzako Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Miguel Angel Cuesta Jorquera, Lehendakaritzako Alorreko legelaria.

Benita Soteras Ramírez andrea, Lehendakaritzako Alorreko administrari-ofiziala, epaimahaiko idazkari ariko da, hizpidea duela baina botorik gabe.

Hautaprobak egiten hasi aitzin eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren osaerak balio dezan, bertan mahaikideak eta idazkariak egon behar dute edo, hala ez bada, haien ordezkoek.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek dagozkien espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa, gutxienez, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik 3 hilabete iragaten direnean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da ariketak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa baztertzaile hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: bi proba izanen ditu.

Lehenbizikoa: aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik, hizkuntz gaitasuna eta zenbaki, bulego-antolaketa eta ortografiarako gaitasuna neurtzeko. Hutsak zehatuko dira.

Bigarrena: proba honetan ere aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik. Gaiak deialdiko II. eranskinean ageri direnak izanen dira. Hutsak zehatuko dira.

Bi probak egun berean eginen dira eta bata bestearen atzetik. Epaimahaiak, probak hasi baino lehen, bi proba horietako bakoitzaren gehieneko iraupena finkatuko du.

Proba hauek egiteko ez da inongo testurik erabiltzen ahalko, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdin edo beltza ez bada.

Epaimahaiak, probak hasi baino lehen, bi proba horien gehieneko iraupena finkatuko du.

Bigarren ariketa: bakar-bakarrik lehenbiziko ariketa gainditu dutenendako; informatikako proba bat egin beharko da, PC motako ordenagailua, Windows XP sistema eragilea duena, erabilita. Kasu bat edo gehiago prestatu beharko dira, eta horretarako Office 2000ren ondoko aplikazioak erabili ahalko dira: Microsoft Word, Excel eta Access.

Epaimahaiak zehaztuko du proba egiteko denbora, hura hasi aurretik eta saio berean burutu beharko da proba osoa.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioa:

Lehen ariketa:

Lehenbiziko proba: 0tik 30 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 15 puntu beharko dira.

Bigarren proba: 0tik 20 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko gutienez 10 puntu beharko dira.

Zati bakoitzean huts egindako erantzunak modu negatiboan balioetsiko dira, probak hasi baino lehenago epaimahaiak erabakiko duen proportzioan.

Puntuazioa, guztira, izangaiek bi zatietan lortutako puntuazioen batuketa eginez sortuko da. Epaimahaiak bigarren zatia zuzenduko du bakarrik izangaiak lehenbiziko zatia gainditu badu.

Bigarren ariketa:

0tik 30 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 15 puntu beharko dira.

6.4. Bi ariketetako probak baztergarriak izanen dira, eta kanporaturik geldituko dira eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen ez dutenak.

6.5. Lehen ariketa kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den lekuan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gain, oposizioko hurrengo ariketa non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutxienez hura hasi baino 48 ordu lehenago.

6.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidatzeko baimena edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste agiriren bat aldean dutela. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.7. Hautapen probak egiteko, eskaera egin duten ezgaitasun aitortua dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7._Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena, kontratazioa eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprobak amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta haiek egin diren tokian, probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin. Gero, zerrenda hori Lehendakaritzako Alorreko zuzendariari igorriko dio, deialdiko lanpostuen kopuruaren barruan sartzen diren eta probak puntuazio altuenekin gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera.

Hautaprobren azkeneko emaitzan berdinketa izanez gero, administrazioko gaitasunen gaineko proban puntuazio altuena lortu dutenen alde joko da eta berdinketak badirau, lehen ariketako gaien gaineko galdetegian puntuazio altuena lortu dutenen alde.

7.2. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkiote Lehendakaritzako Alorrari:

7.2.1. Iruñeko Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez den izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1 oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, salbu eta aurretik aurkeztu bada.

c) %33ko edo hortik goitiko ezgaitasuna frogatzen duen agiria, baldin eta minusbaliatuendako txanda murriztuan haren aldeko izendapen proposamena egin bada eta agiria lehenago aurkeztu ez badu.

d) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikuek egindako txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Ezgaitasunen bat duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

e) Zinpeko adierazpena, non hautagaiak adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

f) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

g) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, egoitza-txartela.

h) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena.

i) Familia liburua, 2.1.1.a) oinarriko bigarren lerroaldean sartzen diren herritarren kasuan.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako Administrazio Publikoren bateko langile finkoek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finko den izangaiak:

a) Deialdiaren 2.1.2 oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren agiriarena.

b) %33ko edo hortik goitiko ezgaitasuna frogatzen duen agiria, baldin eta minusbaliatuendako txanda murriztuan haren aldeko izendapen proposamena egin bada eta agiria lehenago aurkeztu ez badu.

c) Iruñeko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanposturako izendatua izateko Lehendakaritzako Alorrak eskatzen duen dokumentazioa.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu edo kontratatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak puntuazioen zerrendan, 7.1 atalean aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta honekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8._Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten lehiatzaileek Lehendakaritza Alorrak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostu hutsetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Hautapen probak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak betetzeko lehentasuna izanen dute txanda horretakoak ez diren izangaien aurrean.

8.3. Lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, %33ko edo handiagoko ezgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aurretik.

Ezgaitasuna duten izangaiak badira, eta horrek lanpostu hutsetan aritzeko baldintzetan eragina badu, aukeratzen hasi aurretik, ezgaitasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gaineko txostenaren arabera.

9.-Izendapena, lanpostu hutsen esleipena, jabetza hartzea eta kontrataziorako baimena ematea.

9.1. Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko ditu antzinako oinarrietan ezarritakoa bete duten izangaiak, administrari laguntzaile lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleituko dizkie ebazpen bidez.

9.2. Izendapen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

9.3. Izendapena jakinarazten denetik hilabete batean, izangairen batek ez baldin badu lanpostua hartzen, Iruñeko Udalaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Halakoetan, deialdi honen 7.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

9.4. Izangairen bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, beste Administrazio Publiko batean ari delako lanean, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.4. atalak agintzen duen moduan beteko da.

9.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, lanpostu horiek zuzenean esleituko dira.

10._Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira, Iruñeko Udaleko alor eta erakunde autonomo guztietarako balioko dutenak:

_Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

_Hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

10.2. Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendak.

Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiekin Lehendakaritzako Alorreko zuzendaritzak zerrenda bat osatuko du, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko, deialdi honen 11. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz.

Halaber, zerrenda hori erakunde autonomoetako organo eskudunei igorriko die, aplikatzekoak diren arauei jarraikiz kudea dezaten.

10.3. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten hautagaiak.

Deialdi honen 11. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz, Lehendakaritzako Alorreko zuzendaritzak, aldi baterako kontratupean lan egiteko izangaien zerrenda bat osatuko du deialdi honetako azkenaurreko ariketa gainditu duten izangaiekin.

11._Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

11.1. Epaimahaiaren espedientea jasota, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azkenaurreko ariketa gainditu dutenei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

_Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, sartzeko prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

_EGA tituluaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua, euskara beharrezkoa duten administrari laguntzaileen lanpostuetan, horrela eskatzen denean, aritzeko aldi baterako kontratazioan sartu nahi dutenek.

Ebazpen hori, ukitutako langileen zerrendekin batera, argitara emanen da Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Merkatuko plaza, Udaletxearen gibeleko aldea).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan ukatu gabe, betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

11.2. Sartzeko prozeduraren eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

11.3. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira, kasua bada, eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean argitaratuko (Merkatuko plaza, Udaletxearen gibeleko aldea):

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Deialdiaren azkenaurreko ariketa gainditu bai baina lanposturik gabeko gaindituen artean ez daudenen zerrenda.

11.4. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

12._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 8an._Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko jarduneko idazkaria, Amaya Otamendi Claramunt.

I. ERANSKINA

Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N./nortasun agiria: ............., jaioteguna (urtea/hila/eguna): ............, jaioterria (udalerria, probintzia): ............., naziotasuna: ................., egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............, telefonoa: ............, sakelako telefonoa: ..................

Azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala*.

f Euskara maila jakiteko proba egitea eskatzen dudala*.

Eskatzen dut:

Iruñeko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 36 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an), txanda honetan:

f Txanda irekia:

f Igoera txanda*.

f Minusbaliatuendako txanda murriztua*.

(*) Deialdian hala adierazten denean bakarrik

DATUEN BABESA._Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9, 31001, Iruña).

Iruñean, 20... (e)ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1._Espainiako 1978ko Konstituzioa: egitura eta edukia, funtsezko eskubide eta betebeharrak. Haien bermea eta haiek bertan behera uzteko baldintzak. Koroa. Gorte Nagusiak. Konstituzio Auzitegia. Arartekoa.

2._Nafarroako Foru Erakundeak: Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Diputazioa edo Nafarroako Gobernua. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Haren hautapena. Nafarroako Parlamentuaren aitzinean duen erantzukizuna.

3._Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea. Printzipio orokorrak. Organo kolegiatuak: araubidea, osaera eta eginkizunak. Interesatuak. Administrazio Publikoaren jarduera arautzen duten arau orokorrak.

4._Egintza eta xedapen administratiboak. Mugaegunak eta epeak administrazio prozeduran. Prozeduraren hasiera. Antolamendua eta instrukzioa. Alegazioak, txostenak eta froga. Interesatuaren parte-hartzea.

5._Administrazio prozeduraren bukaera. Isiltasun administratiboa. Administrazioarekiko errekurtsoak: gora jotzeko errekurtsoa, aukerakoa, berraztertzekoa eta berrikustekoa.

6._Nafarroako toki entitateen lege araubidea: udalerriak, kontzejuak, mankomunitateak eta beste toki ente batzuk. Kontzeptua eta osagaiak. Antolaketa eta administrazioa.

7._Udal administrazioa. Udal organoak. Iruñeko Udalerako aplikazioa.

8._Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina: horren egitura eta edukiaren analisia. Langile motak. Hautaketa. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak. Eskubideak eta betebeharrak. Diziplina araubidea.

9._Toki entitateen ordenantzak eta erregelamenduak. Motak. Egiteko eta onesteko prozedura.

10. Alkatea. Osoko bilkura. Tokiko gobernu batzarra. Alkateordeak eta zinegotzi delegatuak. Udal erakundeen funtzionamendua. Bilkuren araubidea.

11._Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea: xedapen orokorrak. Administrazio kontratu ohikoenak. Administrazioarekin kontratuak egiteko baldintzak. Esleipenaren aurreko jarduketak, fidantzak eta bermeak.

12._Nafarroako Toki Administrazioa: antolamendua, administrazioa eta funtzionamendu araubidea. Kudeaketa sistemak eta jarduerak. Toki ogasunen kontrola eta fiskalizazioa.

13._Nafarroako toki ogasunen baliabideak. Baliabide motak: kontzeptua, kudeaketa eta funtzionamendua.

Iragarkiaren kodea: L0613970