115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ESLABA

Udalbatzako kideen karguen ordaina

Dada cuenta del contenido del artículo 15 de la Ley Foral 17/2004, de 3 de diciembre, por la que se establece la cuantía y fórmula de reparto del Fondo de Participación de las Haciendas Locales en los tributos de Navarra para los ejercicios presupuestarios de 2005 a 2008, así como, artículo 75 de la Ley 7/1985, reguladora de las Bases de Régimen Local, y considerando conveniente modificar el régimen anterior de compensación acordado sobre percepciones por cargos corporativos, por unanimidad, se acuerda:

1. Udalbatzako kideendako 100 euroko saria finkatzea Udalaren bilkura arrunt eta berezietara egiazki joateagatik.

2. Karguan aritzean sorrarazitako gastuetarako kalte-ordainen araubide hau ezartzea: mantenu, ostatu, garraio eta joan-etorrietako gastuen ordainketa, halakorik egin bada, dagozkien faktura eta albaranak aitzinetik frogatu eta aurkeztuta. Kilometraje gastuen zenbatekoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioendako horretarako ezarri dena izanen da.

3. Kudeaketa, jarduera, eskuordetze edo bilera ofizialetarako, kalte-ordainen araubide hau izanen da, betiere karguan aritzearekin zuzenean ikusteko badute: 40 euro/ordua, udalerrian egiten direnetarako, eta 60 euro/ordua, udalerritik kanpora egiten direnetarako, eta hori guztia Udalbatzako kide bakoitzeko gehienez ere 3.000 euro izanik.

4. Erabaki honek 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du eragina.

5. Aipatutako diru kopuruak urtero egokituko dira, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legeko 3. artikuluko 2. zenbakian ezarrita dagoenari jarraikiz, haren bidez ezartzen baitira Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Eslaban, 2006ko ekainaren 16an._Alkate udalburua, Félix María Bariain Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0614536