115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Tokiko Gobernu Batzarreko zinegotziaren dimisioa

Udal honetako alkateak ebazpen hau eman zuen, 2006ko irailaren 5ean:

1._Onartzea José-Antonio Villanueva Oyarzabalek 2006ko abuztuaren 31n aurkeztutako dimisioa, Erregistroan 3543 sarrera zenbakia duena, Tokiko Gobernu Batzarretik.

2._Ohartaraztea José Antonio Villanueva Oyarzabali ezen, Tokiko Gobernu Batzarretik dimisioa aurkeztu duela ikusirik eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2.568/1.986 Errege Dekretuaren 46.3 artikuluarekin bat, hirugarren alkateorde izatetik gelditu dela. Hartara, honela gelditu dira alkateordeen izendapenak:

Lehen alkateordea: Silvio Lozano Calvo.

Bigarren alkateordea: Francisco Javier Górriz Barba.

Hirugarren alkateorde: José María Mauleón Echeverría.

3._Horrenbertzez, Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra honela gelditu da osaturik:

Mahaiburua: José Muñoz Arias, Burlatako Udaleko alkate udalburua.

1. Silvio Lozano Calvo, lehen alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzarreko kidea.

2. Francisco Javier Górriz Barba, bigarren alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzarreko kidea.

3. José María Mauleón Echeverría, hirugarren alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzarreko kidea.

3._Ebazpen hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/89 Errege Dekretuaren 46.1. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

4._Erabaki hau igortzea José Antonio Villanueva Oyarzabali, Silvio Lozano Calvori, Francisco Javier Górriz Barbari eta José María Mauleón Echeverríari, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

5._Ebazpen honen berri ematea osoko bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Burlatan, 2006ko abuztuaren 31n._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0614543