115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateburuaren eskuordetza

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, 2006ko irailaren 5ean, 48/05 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

"Ikusirik Mankomunitateko Estatutuen 22. artikulua, Mankomunitateko buruordearen eginkizunei eta eskurantzen eskuordetzeari buruzkoa, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluko 1 eta 2. ataletan ezarritako baldintzekin bat, Mankomunitateko burua kanpoan izanen denez 2006ko irailaren 11tik aurrera,

Ebatzi dut:

Lehendabizikoa._Aurretik ezarritakoari jarraikiz, Manuel Benítez Trinidad Mankomunitateko buruordearen esku uztea Mankomunitateko buruari dagozkion eskurantzak.

Bigarrena._Eskuordetzak indarra hartuko du 2006ko irailaren 11tik aurrera eta indarrean iraunen du Mankomunitateko buruak Mankomunitateko lurralde eremutik kanpo dagoen bitartean.

Hirugarrena._Eskuordetza hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Berriozarren, 2006ko irailaren 5ean._Mankomunitateko burua, José Antonio Navidad Piquero.

Iragarkiaren kodea: L0614729