115. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1065/2006 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, onartutako izangaien behin-behineko zerrendak onesten dituena, Zerbitzuetako Laguntzaileen Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu bat barne-sustapeneko sistemaren bidez betetzeko hautaprobetan. Lanpostuaren deialdia irailaren 27ko 1058/2005 ebazpenaren bidez egin zen.

Unibertsitate honetako Estatutuetan xedatutakoa betez, eta Unibertsitate honetako errektoreak 2005eko irailaren 27an emandako Ebazpenaren 4.1 oinarriarekin bat etorriz, horren bidez egin baitzen deialdia barne-sustapeneko sistemaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzuetako Laguntzaileen Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu bat betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Onartutako eta baztertutako izangaien zerrendak onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzuetako Laguntzaileen Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu bat barne-sustapeneko sistemaren bidez betetzeko hautaprobetan. Lanpostuaren deialdia 2005eko irailaren 27ko ebazpenaren bidez egin zen (05/10/17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Onartutako izangaien zerrenda jendaurrean dago Unibertsitateko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean (Arrosadiko Campusean).

Bigarrena._Izangairen bat zerrendetatik kanpora gelditu bada, alegia, onartuen zerrendan agertu ez bada, hamar eguneko epea dauka, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, onartuen zerrendan ez agertzeko egindako akatsak zuzentzeko.

Aipatutako epean zerrendetan agertzen ez direla alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dituzte probetatik. Behin betiko zerrendak jendaurrean egongo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean.

Hirugarrena._Izangai onartuak dei bakarrean deitzea, hautaproben lehenengo ariketa egin dezaten. Proba hori 2006ko urriaren 20an egingo dute, 9:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 209. gelan (Arrosadiko Campusa).

Laugarrena._Izangaiek Nortasun Agiri Nazionalarekin joan beharko dute probak egitera.

Bosgarrena._Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

_Epaimahai titularra:

Epaimahaiburua: José Javier Pérez Remondegui jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Gaietarako Zerbitzuaren zuzendaria.

Mahaikideak: Teresa García Revuelto andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzu Orokorren Ataleko burua.

Tomás Francés Benítez jauna, Nafarroako Gobernuko Foruzaina.

Kepa Azanza Irurtia jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzuetako Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

Idazkaria: Alberto Isusi Lomas jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzu Orokorren Unitateko burua.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiburua: Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikideak: Pedro Ardaiz Labairu jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Langileen Kudeaketa Ataleko burua.

Angel Ruiz Hernández jauna, Nafarroako Gobernuko Foruzaina.

Angel García Turrillas jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzuetako Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

Idazkaria: Ana Luisa Enrique Ruiz andrea, zerbitzu-arduraduna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzu Orokorren Atalari atxikia.

Seigarrena._Ebazpen hau epaimahaikideei bidaltzea.

Zazpigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko irailaren 5ean._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0614836