113. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

RIBAFORADA

Behin-behineko eta behin betiko zerrenda, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, C mailakoa, D mailako udal funtzionarioen arteko oposizio murriztuaren bidez betetzeko, plantilla handitu gabe

2006ko 90. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 28an, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, C mailakoa, D mailako udal funtzionarioen arteko oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe; haren 4. oinarriari jarraikiz, Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, honako ebazpen hau eman du:

Deialdiko behin-behineko zerrenda onetsi ondotik, nola ez den inor ere baztertu, behin betikoz onetsirik dagoela ulertuko da, eta horren kariaz,

EBATZI DUT:

1. Deialdiko izangaien behin betiko zerrenda onestea:

Onartuak:

ESCALONA VICENTE, ANTONIO LUIS

Baztertuak: inor ez.

2. Probak 2006ko urriaren 24an hasiko dira, asteartearekin, 9:00etatik aitzina, Ribaforadako Herriko Etxean, San Francisco Javier plazako 1ean baitago.

3. Epaimahaia deialdiko 5. oinarrian zehaztu bezala osatuko da.

Ribaforadan, 2006ko irailaren 5ean._Alkate udalburua, José Antonio Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0614425