113. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, Hirigintza Alorreko Lantaldeko arduradunaren lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oinarrietan

2006ko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 9an, argitara eman zen Hirigintza Alorreko Lantaldeko arduradunaren lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Bertan akats bat badela atzeman denez behar den zuzenketa egiten da:

Hirigintza Alorreko Lantaldeko arduradunaren lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 8.d) oinarrian ondoko esaldia kendu behar da: "Guztira, 10 puntu emanen dira".

Barañainen, 2006ko irailaren 4an._Jarduneko alkatea, Roberto Andión Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0614483