108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Birzatitze proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2006ko abuztuaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Getze Galarko S-1 sektorea birzatitzeko proiektuaren aldaketa, Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Getze Galarren, 2006ko abuztuaren 28an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0614143