108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Urbanizazio proiektuaren hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2006ko abuztuaren 22an, Udal Planeko UE-5 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onesteko. Proiektua Construcciones Antonio Santander e Hijos, S.L.k sustatua da.

Espediente hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2006ko abuztuaren 22an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0614013