108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko Tafalla kaleko 24an, etxe-saileko patioko barneko lerrokadura aldatuta. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2006ko abuztuaren 3ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 03-AGO-06 (6/CU)

"Tafalla kaleko 24 zenbakian igogailuak paratzeko xehetasun azterlana jendaurrean egon ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko maiatzaren 2an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2006ko maiatzaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu); eta ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabaki da:

1. Behin betikoz onestea eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlana Tafalla kaleko 24 zenbakian, etxe-saileko patioko barneko lerrokadura aldatuta, Jaime Huarte Goñi jaunak aurkeztua bizilagunen elkartea ordezkatuz.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako agiriaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 22an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0614011