108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Lehetasun azterlana, Doneztebe kaleko 3an igogailuak paratzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2006ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-AGO-06 (3/CU)

"Doneztebe kaleko 3 zenbakian igogailuak paratzeko xehetasun azterlana jendaurrean egon ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko martxoaren 28an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2006ko ekainaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu); eta ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Doneztebe kaleko 3 zenbakian igogailuak paratzeko xehetasun azterlanaren agiria, Antonio Gómez Couto jaunak aurkeztua eraikineko jabeak ordezkatuz.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako agiriaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 22an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0614009