108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Jesusen Bihotzaren Ahizpa Ospitalekoak: Z-1/U.I.III unitatearen (Arrotxapeko P-6a poligonoa) xehetasun azterlanaren aldaketa. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2006ko abuztuaren 3ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 03-AGO-06 (10/CU)

"Z-1/U.I.III unitatearen (Arrotxapeko P-6a poligonoa) xehetasun azterlanaren espedientea jendaurrean egon ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko maiatzaren 9an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2006ko maiatzaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu); eta ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Z-1/U.I.III unitatearen (Arrotxapeko P-6a poligonoa) xehetasun azterlana aldatzeko agiria, Jesusen Bihotzaren Ahizpa Ospitalekoek aurkeztua.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako agiriaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Atal arauemailea: III/Z-1 III integrazio unitatearen xehetasun azterlana aldatzeko hirigintzako determinazioak

_Xehetasun azterlana aldatzeko proposamena:

Ereduko aprobetxamendua: -.

Banaketa eremuak: -.

Erabilera xehekatuak: gizarte-laguntzako ekipamendu pripatuetarako.

Lurzatiak: gaur egungoak.

Lerrokadurak: planoetan adierazitakoak.

Garaierak: B+3.

Gehieneko fondoa: planoetan adierazitakoak dira gehienekoak, 24,80 metro.

Okupazioa: <= %50 = 3.278 metro karratu.

Gehieneko azalerak: gaur egungoa gehi 4.500 metro karratu.

Proposaturiko erabilerak: gizarte-laguntzako ekipamendu pripatuetarako.

Etxebizitza kopurua: -.

Proiektuko baldintzak: -.

Aparkalekuak: -.

Bestelakoak: Lagako eta urbanizatuko da J. Beunza kalean adierazitako kanpoko lerrokaduretatik at gelditzen den espazioa. Eraldatze zentro bat eraikitzeko baimena emanen da are lerrokaduretatik kanpo era; zentroaren kokapena planoan adierazi da orientazio moduan.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 22an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0614008