108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURLATA

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2006ko ekainaren 7ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea udalerri honetako hirilurren katastroko 2. poligonoko 132. lurzatiaren xehetasun azterlana, María Esther Tellechea Elizalde andreak sustatua, Ermitako kaleko 10 zk.an dagoen eraikineko bizilagunen elkartea ordezkatuz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Burlatan, 2006ko abuztuaren 22an._Jarduneko alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0614007