108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Erratzuko AR-2 banaketa eremua birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2006ko abuztuaren 11ko bilkura arruntean, ondoko erabaki hau hartu zuen, 1. puntuan. Honela dio xedapen zatian:

1. Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko AR-2 banaketa eremua (Erratzu) borondatez birzatitzeko proiektua eta hirigintza hitzarmena, derrigorrezko lagapenaren %10 eskudirutan konpentsatzeko. López arkitektoak prestatuak dira, 2006ko martxoan eta maiatzean, hurrenez hurren, eta Arrollaleku, S.L.k sustatuak; propio irekitako espedientean jaso dira ondoko determinazioak dituztela:

_8 zenbakiko erabakian hirigintza aprobetxamenduko %10eko konpentsazioari buruz xedatutakoa beteko da, 2004ko abenduaren 17ko osoko bilkuran hartu baitzen erabaki hori.

2. Espedientea jendaurrean egonen da arauzko denboran, egungo legedian horretarako ezarritakoari jarraikiz.

3. Interesatuei jakinaraztea, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Hori dena aditzera ematen da, interesa dutenek, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2006ko abuztuaren 21ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0614006