108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZAGRA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudenez, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betez, deialdia iragartzen da kargu horiek betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita azken eguneko eguerdiko hamabiak arte, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabidea aurkez dezaten Azagrako Herriko Etxeko bulegoetan.

Azagran, 2006ko abuztuaren 10ean._Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: L0613962