108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Borondatezko birzatitze proiektua eta hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsita

Viginia Aleman Arrastio alkate udalburuak, 2006ko abuztuaren 14ko ebazpenaren bidez, honako hau xedatu zuen: hasiera batean onestea borondatezo birzatitze proiektua eta hirigintza hitzarmena, 69. poligonoko 26. lurzatiaren (Iruritako herrigunea) derrigorrezko lagapenaren %10a eskudirutan konpentsatzeko. Señor Sánchez jaunak prestatu eta sinatuta daude 2006ko uztaileko datarekin, eta Laquear, S.L.k sustaturik irekitako espedientean jasota, Udaleko zerbitzu teknikoek 2006ko abuztuaren 2an emandako txosteneko zehaztapenekin batean. Haren kopia erantsi da, ezagutu dadin eta bere ondorioak izan ditzan.

Hori dena aditzera ematen da, interesa dutenek, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraituz.

Baztanen, 2006ko abuztuaren 16an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0613943