108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Viginia Aleman Arrastio alkate udalburuak, 2006ko abuztuaren 14ko ebazpenaren bidez, honako hau xedatu zuen: hasiera batean onestea 69. poligonoko 26. lurzatiaren xehetasun azterlana _Iruritako herrigunea, Baztan_, Laquear, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2006ko abuztuaren 16an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0613941