108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CAPARROSO

Lurzati bat sobera

Herri honetako Udalak, abuztuaren 10ean egindako osoko bilkura berezian, behar den quoruma izanik eta 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, lur puska baten kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea abiatzea erabaki zuen. Jabari publikokoa da, 50 m/2 ingurukoa eta 192. lurzatiaren parean kokatua _Vales, 21 bis-. Lurzati soberakin deklaratzen da (289/1990 Foru Dekretuaren 10. artikulua) mugakideari zuzenean esleitzeko, erabakiko diren baldintzekin.

Aipatu araudiari jarraituz, jendaurrean egonen da hilabetez.

Caparroson, 2006ko abuztuaren 16an._Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: L0613914