108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AIEGI

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Alkatetzak 2006ko abuztuaren 21ean emandako ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zen 1. poligonoko 774. lurzatiaren (Carretera, 18) xehetasun azterlana, Trinidad Artiz Yábar andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Aiegin, 2006ko abuztuaren 21ean._Alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0613885