108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AIEGI

Birzatitze proiektua eta hirigintza hitzarmena behin betiko onetsirik

Aiegiko Udalak, 2006ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen UEI.1 unitateko birzatitze proiektua eta hirigintzako hitzarmena, José Ganuza Gil jaunak sustaturik.

Aiegin, 2006ko abuztuaren 21ean._Alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0613881