108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Hasiera batean onetsita Lizarrako HAPOko A.R._1 (Tejeria) urbanizatzeko proiektua

Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko abuztuaren 3an egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Lizarrako HAPOko A.R.-1 urbanizatzeko proiektua, 1. banaketa eremuko konpentsazio batzordeak sustatua.

2. Horiek horrela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta horiekin bat datozenetan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.j) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hogei eguneko epean jendaurrean edukitzea, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

3. Halaber, iragarkia hemengo prentsan eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, eta ohartaraztea egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri, tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen; betiere, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Lizarran, 2006ko abuztuaren 4an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0613872