108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GARDE

Udal Planeko aldaketa xehekatua. Hasierako onespena

Gardeko Udalak, 2006ko uztailaren 13ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gardeko Udal Planeko AA-45 jarduketa eremuaren aldaketa xehekatua, Promociones Artaso Dos, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.3 artikuluei jarraikiz, hilabetean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesatuek bidezko iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkez ditzaten.

Garden, 2006ko abuztuaren 8an._Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L0613947