108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LUZAIDE

2006ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Luzaideko Udalak, 2006ko abuztuaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko _urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeaz aldatu zen hartako_ 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan.

Luzaiden, 2006ko abuztuaren 17an._Alkatea, Juan José Camino Camino.

Iragarkiaren kodea: L0613927