108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI

Aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 90. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 28an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gerakinak sartzea.

Gastuak: 6. kapitulua._Inbertsio errealak: 372.239,51 euro.

Gastuen aurrekontuko aldaketa, guztira: 372.239,51 euro.

Finantzabidea.

Dirusarrerak: 8. kapitulua._Finantza-aktiboak: 372.239,51 euro.

Dirusarreren aurrekontuko aldaketa, guztira: 372.239,51 euro.

Erriberrin, 2006ko abuztuaren 21ean._Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0613871