108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorra 2006ko ekainaren 29an bilduta, lehiaketa publikorako dei egitea erabaki zen. Hona haren ezaugarriak:

Kontratuaren xedea: kaxa trinkotzaileaz hornitutako kamioi bat erostea, hiri hondakin solidoak biltzeko.

Esleitzeko modua: prozedura irekia.

Kontratazioaren aurrekontua: 145.000,00 euro.

Baldintza-agiria: lizitatzaileen eskura izanen da Copy Wind dendan (Errioxa kalea, 4, Iruña; telefono zk.: 948276155).

Proposamenen aurkezpena: Mankomunitatearen Erregistroan (Mendigorriko errep., 1; Gares), hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Izarbeibarko Mankomunitatean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko zazpigarren egun baliodunean, 12:00etan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen agirian jasotakoa.

Garesen, 2006ko abuztuaren 30ean._Mankomunitateko burua, Alfredo Morales Vidarte.

Iragarkiaren kodea: L0614241