108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BERRIOBEITI

Lehiaketa publikoaren esleipena

Aditzera ematen da Berriobeitiko Udalak ondoko kontratu hau esleitu duela, 2006ko abuztuaren 1ean hartutako erabakiaren bidez; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa betetzeko.

Kontratuaren xedea: Berriobeitiko eta Artikako 0-3 urteko haurrendako ikastetxeak, Berriobetiko Udalaren titulartasunekoak baitira, hornitzeko eta ekipamenduak paratzeko lehiaketaren esleipena.

Prozedura: prozedura negoziatua, prentsan iragarri gabe.

Zenbatekoa: 31.077 euro.

Esleipen-hartzailea: Kide-Etorkizuna, S.L.

Berriobeitin, 2006ko abuztuaren 18an._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0613915